Zozketaren emaitzak

finala1Hauek dira atzoko finalak bukatu ondoren egindako zozketan saria irabazi duten zenbakiak:

  • Bi otordu Martin Berasategiren jatetxean: 631 zenbakia.
  • Lau afari Portuetxe jatetxean: 1.473 zenbakia.
  • Philips telebista, 32 hazbetekoa (32PFH5300/88): 8.623 zenbakia.
  • Panasonic mini-katea. SC-PM600: 9.210 zenbakia.Zenbaki horien erosleei gurekin harremanetan lehenbailehen jar ditezen eskatzen diegu. Telefonoa 943 04 37 09. Sariak jasotzeko epea hilabetekoa izango da.

Continuar leyendo “Zozketaren emaitzak”

Santxo-Alduntzin eta Zubizarreta-Salaverri, 2016ko Txapeldunak

finalaZubizarretaren ametsa bete da

Hiru partida jokatu dira Antiguan, 2016ko finalen programan. Txapelketatik kanpokoan, desafio gisa, Peru Labakak 22 Ander Errandoneak 16. Jubenilen finalean: Zubizarreta-Salaverrik 22 Salaberria-Eskirozek 15. Nagusienean, Santxo-Alduntzinek 22 Urretabizkaia-Garmendiak 16.

Continuar leyendo “Santxo-Alduntzin eta Zubizarreta-Salaverri, 2016ko Txapeldunak”

Zubizarreta-Salaverri eta Santxo-Alduntzin, finalerako merituak eginda

  • Jubeniletan: Zubizarreta-Salaverrik 22 Peio Etxeberria-Aizpuruk 17 (Iraupena: 37 minutu)
  • Nagusietan: Santxo-Alduntzinek 22 Peru Labaka-Olaizolak 11 (Iraupena: 47 minutu)

Pilotalekua, betea.

Continuar leyendo “Zubizarreta-Salaverri eta Santxo-Alduntzin, finalerako merituak eginda”

Finalerdietara doa txapelketa

DSC00231 [104452]Joan den asteazken ilunabarreko partidekin argitu ziren kontu guztiak. Orduan erabaki zen nortzuk sartuko diren finalerdietan. Zerrendan daudenek guztiak egin dituzte fase honetara ailegatzeko. Badira jubeniletan izen handiko pilotariak: Zubizarreta, Salaberria, Aranguren… Gauza berbera gertatzen da nagusietan: Erasun, Santxo, Errandonea, Peru Labaka… Maila bikaineko finalerdiak espero dira.

Continuar leyendo “Finalerdietara doa txapelketa”

Peio Etxeberria-Aizpuru eta Peru Labaka-Olaizola, finalerdietan

Jubeniletan: Peio Etxeberria-Aizpuruk 22 Iriarte-Gaskuek 8

Nagusietan: Peru Labaka-Olaizolak 22 Eneko Labaka-Martinezek 20

 Pilotalekua gainezka.

 

Finalerdietako sailkatu dira Aizpuru eta Peio Etxeberria.
Finalerdietako sailkatu dira Aizpuru eta Peio Etxeberria.

Oso partida desberdinak izan dira Antiguan ikusitakoak. Jubeniletan ez da zalantza izpirik izan lehendabiziko tantoetatik aurrera. Oso bikote polita osatu dute Etxeberriak eta Aizpuruk. Beste muturrean, galtzaileak.  Ez dute inoiz erakutsi partiduari gerri-gerritik heltzeko gauza zirenik. Gutxi egin eta aise galdu. Markagailuak esaten duenak argi eta garbi adierazten du gertatu dena.

Continuar leyendo “Peio Etxeberria-Aizpuru eta Peru Labaka-Olaizola, finalerdietan”

Partidu erabakiorretan sartu da Txapelketa

Exposito ez dugu ikusiko hurrengo parditetan. Salaberriak bigarren txapela irrikatzen du.
Exposito ez dugu ikusiko hurrengo parditetan. Salaberriak bigarren txapela irrikatzen du.

Hamabost egun geratzen zaizkio aurtengo txapelketari. Aste honetan ezagutu ditugu finalerdietan izango direnen izen batzuk; hurrengoak esango digu zeintzu izango diren falta direnak. Ikus dezagun zer eman behar digun txapelketak abuztuaren 16tik aurrera, abuztuaren 28ra arte.

Abuztuak 16, asteartea. Laurdenak.

Jubeniletan, Pello Etxeberria-Aizpuru, Iriarte-Gaskueren aurka.

Nagusietan, Peru Labaka-Olaizola, Eneko Labaka-Martinezen aurka.

Abuztuak 17, asteazkena. Laurdenak.

Jubeniletan, Anso-Aranguren, Alberdi-Mariezkurrenaren aurka.

Nagusietan, Urretabizkaia-Garmendia, Larrañaga-Arratibelen aurka.

Abuztuak 23, asteartea. Finalerdiak.

Jubeniletan, Zubizarreta-Salaverri, abuztuaren 16an irabazitakoen aurka.

Nagusietan, Santxo-Alduntzin, abuztuaren 16an irabazitakoen aurka.

Abuztuak 24, asteazkena. Finalerdiak.

Jubeniletan, Salaberria-Eskiroz, abuztuaren 17ko irabazleen aurka.

Nagusietan, Errandonea-Erasun, abuztuaren 17ko irabazleen aurka.

Azken oharra

Abuztuaren 16ko irabazleek euren finalerdia hilaren 23an jokatuko dute, eta abuztuaren 17ko irabazleek hilaren 24an izango dute.

Zubizarreta-Salaverri eta Santxo-Alduntzin, hurrengo fasera

Jubeniletan: Zubizarreta-Salaverrik 22 Riol-Zezeagak 11

Nagusietan: Santxo-Alduntzinek 22 Bakaikoa-Sanchezek 19

Zubizarretak amets bakarra du: finalera ailegatzea.
Zubizarretak amets bakarra du: finalera ailegatzea.

Astearte honetako partidak ez daitezke parekatu emozioari dagokionean. Lehendabizikoan nagusitasun nabarmena lehenbiziko tantoetatik erakutsi dute ZubizarretaSalaverrik. Ez dute arerio seriorik eduki RiolZezeagarengan. Azken hauek, ongi jokatuta ere, oso aldapatsua zeukan partida eta lehen tantoak jokatu are eta malkarrago bilakatu zaie. Erdibidean geratu dira, 11 tanto lortuta. Zubizarreta, haizea alde ia beti, ondo; Salaverri pilotari saiatua da, eta pilota gutxi galtzen duena.

Continuar leyendo “Zubizarreta-Salaverri eta Santxo-Alduntzin, hurrengo fasera”