Antso-Arangurenek kartak erakutsi dituzte. Bigarren puntua Prieto-Madariagak

Antso eta Aranguren
Antso eta Aranguren, partiduari ekin aurretik.

Ez dago zalantzarik. Aurtengo faborituen artean daude Antso eta Aranguren.  Lehen partidan aise samar nagusitu zaizkie Mata eta Ibarlozari: 22-12. Antsok arerio gogorrak behar ditu bere maila erakusteko. Gaur ez du horrelakorik izan. Aitor Aranguren iazkoa baino  joko askozaz hobeagoarekin plazaratu da aurten Antiguan. Gainditu  du iazko motelaldia. Hasiera batean Mata-Ibarlozak  estutuko zituztela zirudien, baina ez da inondik horrelakorik gertatu. Markagailuak zintzo islatzen du pilota-plazan gertatu dena.

Continuar leyendo “Antso-Arangurenek kartak erakutsi dituzte. Bigarren puntua Prieto-Madariagak”

Peio Etxeberria eta Jon Olaizola, dominatzaile

Aurreneko partida didau batean erabaki da: 22-6, Peio Etxeberria eta Andoni Gaskueren alde, promesen mailan. Oso nagusitasun handiz menderatu dituzte Aierrako Patxi Etxegarai eta Ezkaraiko Altuzarra. Peio Etxeberriak jotako musikaren soinura ibili dira gainontzekoak dantzan. Hori bai, Gaskuek maila onekoa dela erakutsi du gaur ere. Aspaldian jokatu den partidarik laburrena: 19 minutuz behitikoa izan da.

Lehenbiziko partida laburra izan den moduan, bigarrenean gauzak asko estuago izan dira: 22-19 Elizalde Iturengoa eta Lesakako Olaizolaren alde. Oso partida burrukatua izan da, ikusleen gozamenerako. Edonork irabaz zezakeen gaurko lehia. Azkenean, ordea, Jon Olaizolaren esanera ibili dira Zubizarreta eta Arratibel. Ilusioz beterik etorri dira ataundarrak, baina…Olaizola sasoi eder eta betean harrapatu du Torneoak. Izerdi patsetan amaitu dute pilotariek, 45 minutu iraun duen partidan; gogorra izan da burruka.

Atseden garaia bigarren partidan

Atzo ere sarrera deigarria. Pilotak egoki aukeratuak guztiak. Eta ostegun honetan, ikuskizun gehiago Anituguako pilotalekuan.

HASIERA GUSTAGARRIA AURTENGO TXAPELKETARENA

Zertzelada sorta bat lehen partiduak marrazteko
Madariaga-Prieto bizkaitarrak
Nagusietan gaurko irabazleak: Madariaga-Prieto bizkaitarrak.

Gaurko partiden ezaugarri nagusia berdintasuna izan. Oso azken unean erabaki da zeintzu izango ziren irabazle eta zeintsu galtzaile.

Ez dira punta-puntako partidak izan,erabat borobilak, baina, oro har, gauza politak erakutsi dituzte protagonistek. Promesetan, Alberdi gauza asko egin nahi izan ditu, eta espero baino hutsegite gehiago egin du; tanto bikainak ere. Bigarrenen, une batez Adonis-Sarasa irabazle behar zutela pentsatu izan dugu, baina Prietok eraso-kontuetan ausarta dela erakutsi du, Madariagak ongi lagundurik. Continuar leyendo “HASIERA GUSTAGARRIA AURTENGO TXAPELKETARENA”

ZAZPI MILA ALE IZANGO DITU HURRENGO ALDIZKARIAK

Txapelketako aldizkaria
69. pilota txapelketako portada

Dagoeneko inprimategian daude hurrengo aldizkariak eskainiko dituen edukiak, nola idatziak ala publizitateak.

Okerrik ez dela, ekainaren 27rako prest edukiko dugu. Hogeita bi osagarri izango ditu aldizkariak.

Pilotari nahiz delegatuentzat interesgarria izango da hurrengo alea, bere orrialdeetan ikusiko baitute nola gauzatuko den aurtengo Antiguako Txapelketa: bikoteak, egutegia…

Continuar leyendo “ZAZPI MILA ALE IZANGO DITU HURRENGO ALDIZKARIAK”

EKAINAREN 27an AURTENGO TXAPELKETAREN AURKEZPENA

Gero eta hurbilago daukagu txapelketa, eta ,urtero bezala, aurkezpena egingo da aurten ere. Ekainaren 27an, arratsaldeko 7etan hasiko da, Antiguako merkatuan. Ohitura duenez, Eneko Goiak, Donostiako Alkateak aurkezpenean parte hartzeko asmoa erakutsi du. Honekin batera, aurtengo xehetasun guztien berri ematea Jesus Mari Rubiok egingo du Antiguako Pilotazaleak elkartearen izenean.

Continuar leyendo “EKAINAREN 27an AURTENGO TXAPELKETAREN AURKEZPENA”

EMAKUMEZKOEN TXAPELKETA LEHENDABIZIKOZ ANTIGUAN

Esaten dute, animaliarik handienak ez baino egoera berrietara egokitzen direnak aurrera egiten dute oihanean, nahiz eta txikiak izan. Horrelako zerbait gertatzen da Antiguako Txapelketarekin ere. Aurtengoarekin 69.urtera doa Gipuzkoako txapelketa guztien artean urtetsuena den hau. Arrazoia  begien bistan dago. Besteak beste, aldi berrietara moldatzen jakin duelako.

Bidezidor horretan,2017ko lehiaketak urrats berria emango du garaiak eskatzen duenera egokitzeko. Emakumezkoen txapelketa jokatuko da lehendabizikoz. Batzorde batek aukeratutako lau hoberenak jardungo dira Antiguako pilotalekuan. Banakako txapelketa izango da. Abuztuaren 23 eta 24an jokatuko diren finalerdietan ezagutuko ditugu finalistak. Continuar leyendo “EMAKUMEZKOEN TXAPELKETA LEHENDABIZIKOZ ANTIGUAN”

Uztailaren 11an ekingo zaio Antiguako Txapelketari

Dagoeneko erabakita dago aurtengo egutegia. Lehenengo partiduak uztailaren 11an hasiko dira, abuztuaren 27an bukatzeko. Iazkoak bezala, 69. edizio honek ere 19 jaialdi eskainiko ditu. Halaz guztiz, lehiaketa egitura aldatu egin da, eta horren berri ondoko egunetan emango dugu.

Aste-egunei dagokienean, betiko usadioari helduko zaio: partiduak astearte-asteazken-ostegunetan jokatuko dira, gehienetan.

Egutegia hauxe da: Continuar leyendo “Uztailaren 11an ekingo zaio Antiguako Txapelketari”

Pilotarien argi-itzalak lehen astean

Lehenbiziko asteak ez ditu pilotarien karta guztiak mahairatzen, baina puntu batzuk argitzen ditu. Zein dagoen jokoan eta zein ez, nortzuk izan daitezkeen aurrera egin dezaketenak eta txapelketari  uko egin beharko diotenak; eta alderdi positiboak bezala ezkorrak ere: nor dabilen jokoz eskas, aurrerapen gutxi nork egin dituen, nor ibili den bagoia galtzeko zorian…

Continuar leyendo “Pilotarien argi-itzalak lehen astean”

22-21 bikaina, Urretabizkaia-Garmendiaren alde

urretabizkaia-garmendia-enekolabaka-martinezAurreko jaialdiek ukatu digutena−emozioaz ari gara− gaur jokatu den azkenak eskuak bete eskaini digu. Zaleei horrelako zerbait zor zitzaien, eta bikain erantzun diete lau pilotariek: Urretabizkaia-Garmendiak eta Eneko Labaka-Martinezek. Ikusleek, zutiturik guztiak, txalo zaparrada beroarekin agurtu dituzte nola irabazleak hala galtzaileak. Bueno, galtzailerik ba al dago partida 22-21 bukatuta?

Continuar leyendo “22-21 bikaina, Urretabizkaia-Garmendiaren alde”

Emozioa noiz etorriko zain

Umezurtz gauzka emozioak. Ez dugu bere berririk Antiguako Txapelketan, oraingoz behintzat. Kronika honi ekiteko beste bide bat ere egokia izan zitekeen. Hauxe hain zuzen: Atzoko bidetik ibili dira gaurko partidak ere. Joko apur bat ikusi da, baina oso tantaka. Irabazleen nagusitasuna ez du inork zalantzan ipini, hain izan da begien bistakoa.

Continuar leyendo “Emozioa noiz etorriko zain”