Lehenbiziko asteak ez ditu pilotarien karta guztiak mahairatzen, baina puntu batzuk argitzen ditu. Zein dagoen jokoan eta zein ez, nortzuk izan daitezkeen aurrera egin dezaketenak eta txapelketari uko egin beharko diotenak; eta alderdi positiboak bezala ezkorrak ere: nor dabilen jokoz eskas, aurrerapen gutxi nork egin dituen, nor ibili den bagoia galtzeko zorian…
Etiqueta: Donostia
22-21 bikaina, Urretabizkaia-Garmendiaren alde
Aurreko jaialdiek ukatu digutena−emozioaz ari gara− gaur jokatu den azkenak eskuak bete eskaini digu. Zaleei horrelako zerbait zor zitzaien, eta bikain erantzun diete lau pilotariek: Urretabizkaia-Garmendiak eta Eneko Labaka-Martinezek. Ikusleek, zutiturik guztiak, txalo zaparrada beroarekin agurtu dituzte nola irabazleak hala galtzaileak. Bueno, galtzailerik ba al dago partida 22-21 bukatuta?
Continuar leyendo “22-21 bikaina, Urretabizkaia-Garmendiaren alde”
Emozioa noiz etorriko zain
Umezurtz gauzka emozioak. Ez dugu bere berririk Antiguako Txapelketan, oraingoz behintzat. Kronika honi ekiteko beste bide bat ere egokia izan zitekeen. Hauxe hain zuzen: Atzoko bidetik ibili dira gaurko partidak ere. Joko apur bat ikusi da, baina oso tantaka. Irabazleen nagusitasuna ez du inork zalantzan ipini, hain izan da begien bistakoa.
Berdintasunik gabeko partidak Txapelketaren hasieran
Azken aldian maiz gertatu den bezala, ez du hasiera egokiena izan Antiguako Txapelketak, eguraldiari dagokionean. Pilotazaleak frontoira abiatu aurretik euria galanki bota du kostaldean. Donostian ere bai. Halaz guztiz, pilotazale kopuru estimagarria bilda da Antiguako aterpera, eta partida politak ikusteko irrikaz beterik gainera. Gauza politak erakutsi dizkigute pilotariek, baina orekarik gabeko partidak izan dira bata zein bestea.
Continuar leyendo “Berdintasunik gabeko partidak Txapelketaren hasieran”
Aurtengo estreineko partiduaren atarian
Astearte honetan, uztailak 12, arratsaldeko 19:00tan hasita, aurtengo Txapelketari dagokion partida jokatuko da Antiguan.
Jubenilen mailan
Zubizarreta eta Salaverri bikote gipuzkoar-errioxarrak Garcia eta Apezetxea nafarrak izango dituzte aurrez aurre. Iaz oso aurrera joan zen Zubizarreta ataundarra. Garmendiarekin pareja osaturik, gauza eder asko erakutsi zuen Zubizarretak. Finalerdietan amore eman behar izan zuen Arrizabalaga-Urizar bizkaitarren aurka. Markagailu estuagorik ez dago: 22-21. Pena zuen Zubizarretak arratsalde hartan, abuztuaren 25ean. Aurten, ondo bidean, finala jokatzea izango du amets. Ea zer nolako jokoa erakusten duen.
Nagusietan

Nagusien partida ere interes handikoa da: Peru Labaka eta Olaizola, Larrañaga arabarra eta Arratibel ataundarraren aurka. Antiguako frontoira biltzen direnek badakite zein pilotari dotorea den Peru Labaka eta zein ausarta. Erakustaldi politak eskainitakoa da. Arratibel ataundarraz ere gauza asko espero da. Joan zen urtean Elordirekin jokatu zuen Antiguan. Iaz larri samar ibili zen noski eskuetako minarekin. Ea nola datorren aurten. Ikusteko gogo biziz gaude, eta bere aurrerapenak txalotzeko irrikatzen.
Pelotaris y calendario del Torneo de Pelota de El Antiguo 2016
Estos son los pelotaris que van a participar en la 68 edición del Torneo de Pelota de El Antiguo:
JUVENILES
GRUPO I
ZUBIZARRETA-SALAVERRI
GARCIA-APEZETXEA
EXPOSITO-BIKUÑA
GRUPO II
ETXEBERRIA PEIO-AIZPURU
ALBERDI-MARIEZKURRENA
EGIGUREN-CORDON
GRUPO III
SALABERRIA-ESKIROZ
LERENA-ZEZEAGA
OIARBIDE-USANDIZAGA
GRUPO IV
ANSO-ARANGUREN
IRIARTE-RUIZ
AURREKOETXEA-AGIRRE
Continuar leyendo “Pelotaris y calendario del Torneo de Pelota de El Antiguo 2016”
La 68. edición del Torneo de El Antiguo se presentará el 4 de julio
El lunes 4 de julio a las 19:00 horas se presentará la 68. edición del Torneo de El Antiguo en el Antiguo Mercado del barrio.
Intervendrán Jesús Mari Rubio, presidente de la asociación Antiguako Pilotazaleok; Aitziber San Román, concejal delegada de Acción Social del Ayuntamiento de Donostia; Juan Mari Arteaga de quien depende la selección de material y Ricardo Postigo, en representación de OGIBERRI.
Continuar leyendo “La 68. edición del Torneo de El Antiguo se presentará el 4 de julio”
Antiguako Txapelketa berri baten atarian

Antiguako Pilota txapelketari dagokion 68. edizioa ospatzera goazen honetan, idatzi labur hau besterik ez agur bero bat zureganatzeko. Eta Eduardo Chillidak egin eta alboan doan eskultura bikain horren bitartez luzatu nahi dizut agurra.
Obra eder hau gure auzoan, Loretope deitu behar geniokeen puntuan─hori baita bere jatorrizko deitura─ daukagu. Esanahi aberatsekoa dela iruditu izan zait beti. Adiskidetasuna, laguntza, elkarlankidetza, maitasuna, armonia, naturaltasuna, bihotz-zabaltasuna… eta birtute hauek guztiek txirikordatzen dute Antiguako txapelketaren inguruan elkartzen garen guztion taldea.
Continuar leyendo “Antiguako Txapelketa berri baten atarian”
Egiteko zaila pilotari aukeratzailearentzako

Aurtengo txapelketan parte hartu behar zutenen aurren-aurreneko zerrenda egin zenean, besteak beste, bi pilotari interesgarri zeudela ikusi genuen; Laso eta Andoni Ugalderen aipamena egiten zen. Zurrumurrua bazebilen agian laster profesionaletara igotzeko egokiera izango zutela eta abar… baina aurreko urteetan ere horrelakoak gertatu dira eta ez genion garrantzi handiegirik eskanini kontuari.
Continuar leyendo “Egiteko zaila pilotari aukeratzailearentzako”
Uztailaren 12an hasiko da 68. Antiguako Pilota Txapelketa
Aurtengo txapelketaren egutegia erabakita dago. Hona hemen:
- Uztailean: 12, 13, 14, 19, 20, 21, 26, 27 eta 28.
- Abuztuan: 2, 3, 4, 9, 10, 16, 17, 23, eta 24.
- Finala: Abuztuaren 28an
Guztira 19 jaialdi izango ditu aurtengoa; beraz, 38 partida jokatuko dira. Finaleko jaialdia ez beste guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, eta azken urteotan bezala bi partida izango ditu jaialdi bakoitzak: jubenilak eta nagusiak. Hori horrela, 48 pilotariren parte-hartzea izango du txapelketak.
Continuar leyendo “Uztailaren 12an hasiko da 68. Antiguako Pilota Txapelketa”