¿INSINÚAN ALGO LOS DATOS?

El próximo martes, día 10, se inicia una nueva edición del Torneo del Antiguo. Los partidos, como es costumbre, darán comienzo a las 7 de la tarde. Hemos prestado atención al dato de los inscritos:

-LA RIOJA: Jorge Sánchez.

-BIZKAIA:  Gaizka Carregal,  Oier Etxebarria, Uriondo, Ibarloza, Josu Agirreamalloa y Jokin Barturen.

Continuar leyendo “¿INSINÚAN ALGO LOS DATOS?”

ALDIZKARI BERRIA PRESTATZEN

Aimar Olaizola eta Abel Barriola, 1995ean, Antiguon.

Dagoeneko nahiko aurreratua dago ekainaren 26an aurkeztuko den aldizkariaren mamia. 70. Txapelketa izango denez, joan diren urteei begiratuko die zenbaki berriak, eta besteak beste, argazki zaharrei. Horien artean dago Aimar Olaizolari eta Abel Barriolari 1995ean hartu zitzaien hau. Askok ezagutzen dute, baina balio handikoa dela pentsatzen dugu. Leitzako atzelaria joan den urtean erretiratu zen, eta Goizuetako aurrelariak ez du esan azken hitza pilotalekuetan. Buruz burukoa jokatzera doa Jokin Altunaren kontra. Eta saiatuko da beste txapela bat janzten.

 

Continuar leyendo “ALDIZKARI BERRIA PRESTATZEN”

ZENBAT PELOTARI BERRI AURTEN GURE TXAPELKETAN?

Hodei Exposito
Pilotazale askok ikusi nahi dute Hodei Exposito aurtengo txapelketan.

70.urtea egingo duen txapelketa hurbildu ahala, gero eta gehiago dira parteartzaileei buruz galdetzen digutenak. Batez ere aurpegi berriei buruzko jakinmina dute gehienek. Zenbat izango ote dira berriak? Oso galdera zehatzak egiten dituztenak era badira euren artean: Oliden oriotarrak jokatuko ote du? Eta Astizek? Mariezkurrenatarrak etorriko ote dira? Eta Elízegi? Normala da pilotazaleak kezka horiek izatea, urtero izaten baitira pilotari berriak Antiguan. Bai, jokalari berriak ikusizale da Antiguako pilotalekura etortzen dena.

Continuar leyendo “ZENBAT PELOTARI BERRI AURTEN GURE TXAPELKETAN?”

ARANTZA TXIKI BAT

Beñat Rezusta
Beñat Rezusta

Aurtengo bi-bitako txapelketan finalera Ezkurdia-Zabaleta eta Elezkano II-Rezusta ailegatu dira. Ordu erdi bat hartu dugu finalistok Antiguoko Txapelketan zer nolako arrastoa utzi zuten ikusteko.

Guztietan nagusitzen dena Beñat Rezusta da. Gure txapelketari buruzko oroitzapenik gozoena berea izan beharko du. Izan ere, bi maila ezberdinetan iritsi baita txapela janztera. 2011koan, Gaillurrale aurrelari zuela, Artola-Santxo bikoteari 22-18 nagusitu zitzaion gazteen mailan. Hurrengo urtean, nagusien mailan, Xabier Urbietarekin, Garralda-Lizoain nafarrei gailendu zitzaien: 22-9. Bikote gogorra zen nafarra, baina erabat mendean hartu zituzten Urbieta-Rezustak.

Continuar leyendo “ARANTZA TXIKI BAT”

ANTIGUON HASI DIRA 70. PILOTA TXAPELKETA PRESTATZEN

Zenbaki borobilarekin hasiko da aurtengo txapelketa Antiguon, hirurogeita hamar urte betetzera doa eta. Maila horretara, urte horietara iritsi den txapelketaz gauza asko esan daiteke, eta esan behar lukete batzuek: agintariek, pilotariek, pilotazaleek…Udako egunak joan eta udako egunak etorri, pilota-plaza aparta izan da Antiguokoa. Hori egia berdaderoa dela esateko ez zaio buruari pentsatzen utzi behar, eta ezta ere bihotzari sentitzen. Kuaderno xaharrari begiratu behar zaio,  eta urtez urte Antiguon zenbat pilotari plazaratu den ikustea komeni da.

Continuar leyendo “ANTIGUON HASI DIRA 70. PILOTA TXAPELKETA PRESTATZEN”

Antso-Aranguren eta Zubiria-Irurita, finalari begira

Enaitz Antso
Enaitz Antsok etxeko lanak egin ditu finalean parte hartzeko.

Antso-Arangurenek 22

Picote-Gaskuek 9

 

 Zubiria-Iruritak 22

Salaberria-Sánchezek 17

Serio eta beltz lan egin behar izan dute nola Zubiriak hala Iruritak bigarren puntuaren jabe egiteko. Oso modu erosoan ekin diote partidari eta aise joan dira 8-2ra; aisegi. Handik aurrera ailegatu zaizkie bide aldapatsuak, ia ustekabean. Zortzigarrenean parekatu ondoan, bederatzigarren tantotik hamalaukora Salaberria eta Sanchez izan dituzte aurretik. Eta bazirudien, gainera, Iruritak aurten erakutsi duen mottelaldirik handienak mendean hartu behar zuela. Ez da, ordea, horrelakorik gertatu. Ardatza eskuetan hartu eta poliki poliki nahi zuten bidean jartzea lortu dute Berrobiko aurrelariak  eta Lantzeko pilotari honek.

Continuar leyendo “Antso-Aranguren eta Zubiria-Irurita, finalari begira”

Expósito, Zubiria eta Irurita gaur nabarmendu direnak

Expósito-Cordónek 22  Picote-Gaskuek 13

Zubiria-Iruritak 22  Prieto-Madariagak 6

Hodei Expósito
Hodei Expósitok egoki bete ditu egitekoak

Hasi urretik, zenbaitek zalantzaz beterik  ikusten zuen gaurko partida. Kolore gorriaren aldeko iritziak ere jaso ditugu, hau da, Picote-Gaskueren aldekoak. Partidak, ordea, kolore urdina izan du unerik garrantzizkoenetan. Etorri handiaren jabe plazaratu da Hodei Expósito, eta berak egin eta askatu ditu ipini nahi izan dizkioten programa guztiak. Egia da, gaur Pablo Cordón joan den partidan baino finago ibili dela, eta tanto gutxiago galdu duela. Picote errioxarra larri antzean ibili da beretzat pilotaleku berria den honetan; ez dugu inoiz eroso ikusi. Andoni Gaskuek ere gaur baino partidu hobeak baditu Antiguan jokatuak.

Continuar leyendo “Expósito, Zubiria eta Irurita gaur nabarmendu direnak”

Antso-Aranguren eta P. Labaka-Garmendiak ongi bideratu dute lehen partida

Antso-Arangurenek 22  Egiguren-Bikuñak 14

P.Labaka-Garmendiak 22  Salaberria-Sanchezek 11

Oraindik hasi besterik ez da egin finalerdietako fasea, baina “kaixo, jaun-andereok” esan dute bikote hauek. Azken markagailuak argiro erakusten du zer gertatu den bi partidetan. Irabazleen nagusitasuna ez dago zalantzan jartzerik.

Continuar leyendo “Antso-Aranguren eta P. Labaka-Garmendiak ongi bideratu dute lehen partida”

Salaberria-Sanchezek 22 Adonis-Sarasak 18 partida estuan

Salaberria-Sánchez
Salaberria-Sánchez, irabazleak

Asko sufritutako garaipena lortu dute Goizuetakoak eta Logroñokoak gaur arratsaldean. Amaiera ederra eman dio gainera Salaberriak partidari. Besoak altza eta Uffff…luze eta barne-barnekoa atera zaio. Serio jokatu behar izan dute maila oneko bikotea osatzen duten Adonis-Sarasaren aurka. Partidua orekatua izan da lehenbiziko hamarrekoan. Erdialdetik aurrera, bentaja apurrez baina,  Adonis-Sarasa jarri dira buruan. Une batez 17-14 ere egon dira, aurretik. Hortxe egin dute ordea planto, ez atzera eta ez aurrera. Adonisek huts batzuk egin ditu azken aldian, eta hortxe ihes egin dio garaipenak.

Continuar leyendo “Salaberria-Sanchezek 22 Adonis-Sarasak 18 partida estuan”