ABUZTUAREN 27-28KO PARTIDAK, FINALERDIETAKO LIGA

 

ABUZTUAK 27, ASTEARTEA

Nesketan: LEIRE GARAI  vs  MIRIAN ARRILLAGA

Promesetan: MURUA eta OLIDEN  vs  ZABALA eta GASKUE

Nagusietan: ZUBIRIA eta  ELIZEGI, IKER  vs  SALABERRIA eta  ALDUNTZIN

Continuar leyendo «ABUZTUAREN 27-28KO PARTIDAK, FINALERDIETAKO LIGA»

ABUZTUAREN 13-14KO PARTIDAK, FINALERDIETAKO LIGA

 

ABUZTUAK 13, ASTEARTEA

Nesketan: UXUE OSES   vs   LEIRE GARAI

Promesetan: MURUA eta OLIDEN  vs  DE LA FUENTE eta GAMBOA

Nagusietan: ZUBIRIA eta  ELIZEGI, IKER   vs   EGIGUREN, IORITZ  eta MARIEZKURRENA I

Continuar leyendo «ABUZTUAREN 13-14KO PARTIDAK, FINALERDIETAKO LIGA»

Gamboa, Altuzarra eta… Zezeaga

Altuzarra eta Zezeaga
Altuzarra eta Zezeaga

Uztailaren 24ko partidak amaitu zirenean, Sukia pilotari ohiarekin, pilotari izandakoarekin hitz egin genuen pilotalekuan bertan, harmailetan. Ez dauka ahazturik Zaldibiako atzelariak, Saralegi amezketarrarekin, promesen mailan Antiguako Txapelketa nola irabazi zuen. Paper zaharrak miatu eta hori zer urtetan gertatu zen jakin badakigu: 1997an. Saralegi-Sukiak 22 Leiza-Otxandorenak 16. Handik urte batzuetara, laurok profesionalen artean jokatzen ikusi genituen.

Continuar leyendo «Gamboa, Altuzarra eta… Zezeaga»

Eskerrik beroenak, Josu Zezeaga

Josu Zezeaga

Egizu kontu, irakurle, Kantabriako Noja herrian zaudela zure oporraldian, lasai ederrean. Astearte ilunabarra da; areago, gaua izan liteke asko eta askorentzat, egunak ordurik gehienak emanak ditu eta. Halako batean, telofono dei bat dator zure mugikorrera.

   −Bai, esan…

   -Josu, Antiguotik deitzen diat atzelari bat behar diagu eta… Barkatu desorduetan deitu izana, baina… Izanez ere, programatua zegoenak eskuak galdu omen dizkik partiduren batean…

   −Baina, nola deitzen didazue une honetan, oporretan nagoenean… Nojan.

Continuar leyendo «Eskerrik beroenak, Josu Zezeaga»

Beste Iñaki Elola bat da aurtengoa

Iñaki Elola

Sánchez on bat atzeko kuadroetan zuelarik, Elolak aurreneko  partida aise irabazi zion Espinal-Apezetxea bikoteari. Oso maila ona erakutsi zuen bidaniarrak. Bigarren partida zegoen ikuskizun. Zer nolako jokoa eskaini behar ote zuen bigarren erronkan? Gainera, Sánchezek etortzerik ez eta, atzelari berria jarri zioten Elolari: Irazustabarrena alegiarra. Bigarren partida hau ere inongo zailtasunik gabe bereganatu zuen, Carregal-Iker Elizegiren kontra. Berriz ere punttu onean dagoela argiro erakutsita etxeratu zen Bidaniako aurrelaria.

Continuar leyendo «Beste Iñaki Elola bat da aurtengoa»

Gaskue K.O. egon… eta txipa aldatu zuenekoa

 

Asteazkenean jokatutako partidan asko sufritu behar izan zuen Larraintzarren jaiotako pilotariak. Asko kosta izan zitzaion partidari buelta ematea, luzaz markagailuan oso atzetik ibili ondoren. Hori horrela, jokatzeko moldez guztiz aldatzea deliberatu zuen une batean, hots, atzean egon zitekeela garaipenaren gakoa. Erabaki eta praktikara eraman. Nola Zabalak ala Gaskuek atzeko kuadroetan ikusi zuten partida irabazteko giltza.

Continuar leyendo «Gaskue K.O. egon… eta txipa aldatu zuenekoa»

NOR FALTA DA AURTENGO ANTIGUOKO TXAPELKETAN?

2019ko pilotariak

Joan den asteazkenean aditzera eman ziren aurtengo pilotari gonbidatuen izen-deiturak. Asko dira, baina egon behar zuten guztiak ote daude? Horixe da antolatzaileen kezka. Merezimendu osoko norbait bazterrean uztea. Arrisku hori berekin du aukera egin behar izanak.

Continuar leyendo «NOR FALTA DA AURTENGO ANTIGUOKO TXAPELKETAN?»

ANTIGUAKO TXAPELKETA IKUSGAITASUN BILA: MUNDU ZABALERA STREAMING-EZ HEDATUKO DA

Streaming

Ikusgarritasunik gabeko kirolen geroa zalantzan jar daitekeela aitortzen dute adituek. Hori horrela, aurtengo txapelketa osoa streaming bitartez mundu zabalera hedatzea erabaki dute Antiguako pilotazaleek. Aspaldiko ametsa da hau gure artean aitortzen du Jesus Mari Rubio antolatzaileak. Bere ustez, hauxe izango da mundu guztira zabalduko den lehenbiziko txapelketa. Egunero, youtuben, arratsaldeko 18:55etan hasiko dira emanaldiak. Zalantzarik gabe, hauxe da azken urteotako erronkarik aldapatsuena antolatzaileontzat. Txapelketak antolatzen eskarmentua badugula ongi frogatua daukagu, baina aurten bide berria urratzen hasten gara azpimarratzen du Rubiok.

Continuar leyendo «ANTIGUAKO TXAPELKETA IKUSGAITASUN BILA: MUNDU ZABALERA STREAMING-EZ HEDATUKO DA»

Berritasunak Antiguako aurtengo Txapelketan

Uztailaren 2an hasi eta guztira 19 jaialdiz osaturiko Txapelketak honek bi berritasun izango ditu aurtengo edizioan. Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan astero bina partida jokatu dira, astearte eta asteazkenez. Hori horrela, aurtengo lehiaketa astebetez aurreratu egingo da bere hastapenean, eta astebete atzeratu bere finaletan. Aurtengo txapelketa honela geratuko da:

Continuar leyendo «Berritasunak Antiguako aurtengo Txapelketan»