Elola-Bartunerek bigarren puntua lortu, Alberdi-Olaizolak 22 P.Labaka-Alduntzinek 18; hauek aukera guztiak galdu dituzte

 

Peru Labaka

Partida bukatu orduko ikuslea txaloka hasten denean, bistakoa da pozik geratu dela ikusitakoarekin. Horixe gertatu da asteazken honetako partida nagusiarekin. Galtza eta alkandora zuriarekin ez baina, laneko buzoarekin irten dira lau pelotariak ikuskizunaren mesedetan frontoira. Jendea berehala ohartu da horretaz. Tanto bakoitzak balio handia zuen gaurkoan, eta sarritan gertatzen den bezala, aurreneko zatian  erabaki da ikuskizunaren epaia. Jon Alberdik aise sartu ditu tantoak eta Jon Olaizola ez du inoiz amore eman atzeko kuadroetan… ordu erdiz.

Continuar leyendo “Elola-Bartunerek bigarren puntua lortu, Alberdi-Olaizolak 22 P.Labaka-Alduntzinek 18; hauek aukera guztiak galdu dituzte”

Bi partida tristeren kronika nagia

 

Jendeak inoiz ez bezala erantzun du astearte arratsalde jaialdi honetan. Harmailak beterik, pilotazalea jaialdi atsegin baten esperoan… Ezer gutxi ikusi du, ordea, baliozkorik. Promesen sailean Andoni Gaskue izan da nabarmendu dena. Iazkoa bide berean dabil, hau da, pilotari izan nahi duela behin eta berriz erakutsiz. Heldutasun puntu ederrean dago Larraintzarkoa. Zizurkildik etorri zaigu han eskolaren kimu berria: Julen Alberdi. Lehenbiziko partida gure pilotalekuan jokatzeko nahikoa egoki aritu da, oso pilotaria dela erakutsiz. Zizurkilgo eskolatik ernetako pilotariek ezaugarri horren jabe dira: sena handikoak direla. Jon Erasun, Peru Labaka…eta orain Julen Alberdi. Azkar samar jarri dute markagailua euren aldeko tantoz jantzirik. Carregal-Osa bikoak ez dituzte Alberdi-Gaskue behar bezala estutu. Azkenean: 22-14 Alberdi-Gaskueren alde.

Continuar leyendo “Bi partida tristeren kronika nagia”

Gorabehera askoko arratsaldea: hamalau tanto jarraian, azkazalak odoletan…

 

Lehengo partida bera izan da berezia. Ariztegi Lekarozkoak eta Pablo Cordón Iruñekoak oso bide egokitik eraman dute euren lehengo partida lehenbiziko zatian: 12-8 egon dira aurreraturik. Baina une horretantxe itzali zaizkie argi guztiak; zearo itzali gainera.  Hurrengo hamalau tantoak Agirreamalloa eta Olidenentzat izan baitira. Beraz, 22-12 hogeita bi minutu inguru iraun duen burrukan. Burruka burruka, Cordón ondo ibili den garaian egon da; bigarren zatian erabateko nagusitasuna erakutsi baitute Agirreamalloa on batek eta bere bidera etorri den Olidenek. Badute puntua. Hurrengo partida izango da eurentzat hil ala bizikoa.

Continuar leyendo “Gorabehera askoko arratsaldea: hamalau tanto jarraian, azkazalak odoletan…”

Bina punturekin Julen Egiguren-Apezetxea eta Zubizarreta-Sarasa

 

Arratsaldea guztiz atsegina gertatu da pilotazalearentzako.  Aurreneko partida Egiguren-Apezetxeak ongi irabazi (22-16), maila onean jardun dira galtzaileak ere: Garregal-Osa. Batez ere, Osak gaur erakutsi du bere maila eta ez aurreko asteko partidan. Partida galduarren, lan asko eman diete Egiguren azpeitiarrari eta Goizuetako Apezetxeari. Eta ikusle batek esan digunez, aurtengo txapelak inork irabaztekotan, gaurko irabazleak izango omen dira. Oso pilotariak dira aurrelaria zein atzelaria, eta heldutasun nabarmena erakusten dute aldioro. Bi jokatu, bi irabazi.

Continuar leyendo “Bina punturekin Julen Egiguren-Apezetxea eta Zubizarreta-Sarasa”

Garesti daude garaipenak eta estu dago txapelketa

 

Joan den astean garaile ateratako bikoteak, Elola-Barturenek premiazkoa zuen bigarren puntua, hirugarren partida lasaiago jokatu ahal izateko. Ez dute aukera hori eskuratu, 22-16 galdu dutelako. Mata-Ibarloza bikoteak ez du deus ere arriskatu; segurua eta berriketa gutxiko jokoa egitea zen euren helburua. Eta bete-betean bete dute egiteko hori. Arerioetan Elola izan da beste muturreko jokalaria, berak egin baititu nola tantorik ikusgarrienak ala hutsik nabarmenenak. Matak oso buru argiz jokatu, eta bere egitekoa xuxen bete du.  Ez du ematen asko jokatzen duenik, baina pilotari segurua da eta jakin badaki aldioro zer egin behar duen. Atzean Ibarloza markiñarrak bikain erantzun dio, eta hurrengo baterako utzi diote Elola-Bartureni bigarren puntua lortzeko ametsa.

Continuar leyendo “Garesti daude garaipenak eta estu dago txapelketa”

Txaloen berotasunak zerbait adierazten badu…

 

Julen Egiguren
Julen Egigurenek lehen puntua irabazi du.

Ostegun arratsalde honetako lehen partida izan da ikusleen aldetik orain arte jokatutakoetan mailarik hoberenekoa. Hori da txaloen epaia. Hasiera hasieratik joko ikusgarria eskaintzen saiatu dira lau pilotariak. Alde batetik, joan den astartean irabazle suertatu zirenak: Murua eta Elizegi. Bestetik, estreineko partida jokatzera deituak: Julen Egiguren eta Antton Apezetxea.  Bai jokoz, bai tantoz oso lehiatua joan da zati on batean. Tanto politak ikusi dira, maila onean jardun dira laurak. Txalo zartadak entzun dira erremate askotan. Azken tantoetan, ordea, presio gehiegiz edo jokatu dute Arrasateko Muruak eta Asteasuko Elizegik. Hortxe galdu dute gaurko trena: 22-17, Julen Egiguren eta Apezetxearen alde.

Continuar leyendo “Txaloen berotasunak zerbait adierazten badu…”

Lehendabiziko puntuak Elola-Barturen eta Espinal-Uriondoren zorroan

 

Agirreamalloak eta Olidenek hasiera egokia eman diote partidari, eta une askotan aurretik ibili dira, ixaropenez beterik. Aldi horretan Elolak ez du egin espero zitekeen jokoa, ezta gutxiago ere. Partida aldapatsu ikusi duenean hasi da berarengandik espero den jokoa eginez. Barturenek oso egoki erantzun dio atzeko kuadroetan, eta partidak jirabuelta nabarmena izan du: 22-15. Ez dugu uste Oliden oriotarrak bere buruarekin konforme geratu denik. Agirreamalloak gauza ikusgarriak eskaini ditu, baina bikotearen sendotasuna falta izan zaio.

Continuar leyendo “Lehendabiziko puntuak Elola-Barturen eta Espinal-Uriondoren zorroan”

E.Labaka-Bikuñak errebote inguruan heldu dute partida: 22-17

 

Eneko Labaka
Eneko Labakak lehen puntua irabazi du.

Oso larri ibili dira lehen zatian, oso bikote sendo bezala ari baitziren jokoan Ioritz Egiguren eta Astiz aldaztarra. Itxaropenari leihori ideki diote markagailua 16-11 alde izan dutenean. Baina, une horretan   bonbila piztu eta Astizen baratzean ikusi dute partida irabazteko modu bakarra. Hori horrela, Labakak zein Bikuñak Astiz zigortu nahi izan dute, eta baita lortu ere. Defentsa handia erakutsi du atzelari nafarrak, baina ibilian ibilian, amore eman behar izan du. Ideia oso garbiz, irabazleak. Gogotsu, Egiguren, eta Astiz, lanpetua errebote inguruan. Baliotsua Labaka-Bikuñaren puntua.

Continuar leyendo “E.Labaka-Bikuñak errebote inguruan heldu dute partida: 22-17”

¿INSINÚAN ALGO LOS DATOS?

El próximo martes, día 10, se inicia una nueva edición del Torneo del Antiguo. Los partidos, como es costumbre, darán comienzo a las 7 de la tarde. Hemos prestado atención al dato de los inscritos:

-LA RIOJA: Jorge Sánchez.

-BIZKAIA:  Gaizka Carregal,  Oier Etxebarria, Uriondo, Ibarloza, Josu Agirreamalloa y Jokin Barturen.

Continuar leyendo “¿INSINÚAN ALGO LOS DATOS?”

ALDIZKARI BERRIA PRESTATZEN

Aimar Olaizola eta Abel Barriola, 1995ean, Antiguon.

Dagoeneko nahiko aurreratua dago ekainaren 26an aurkeztuko den aldizkariaren mamia. 70. Txapelketa izango denez, joan diren urteei begiratuko die zenbaki berriak, eta besteak beste, argazki zaharrei. Horien artean dago Aimar Olaizolari eta Abel Barriolari 1995ean hartu zitzaien hau. Askok ezagutzen dute, baina balio handikoa dela pentsatzen dugu. Leitzako atzelaria joan den urtean erretiratu zen, eta Goizuetako aurrelariak ez du esan azken hitza pilotalekuetan. Buruz burukoa jokatzera doa Jokin Altunaren kontra. Eta saiatuko da beste txapela bat janzten.

 

Continuar leyendo “ALDIZKARI BERRIA PRESTATZEN”