Salaberria-Eskiroz eta Urretabizkaia-Garmendia finaletarako sailkatu dira

  • Jubeniletan: Salaberria-Eskirozek 22 Anso-Arangurenek 12
  • Nagusietan: Urretabizkaia-Garmendiak 22 Errandonea-Erasunek 19

Pilotalekua, beti bezala. Giro aparta.

Bigarren finalerdiek erdia atzokoaren bide berekoa izan dute eta bigarrenak bere berezitasunak izan ditu.

Argazkia ari da esaten zenbat pilotazale bildu den Antiguara
Argazkia ari da esaten zenbat pilotazale bildu den Antiguara
Salaberria-Ezkiroz poz-pozik.
Salaberria-Ezkiroz poz-pozik.

Jubeniletan, 3-10 egon dira galtzen Salaberria eta Eskiroz. Jendea harri eta zur zegoen ikusten ari zen jokoarekin. Eskirozi dezente kosta izan zaio partiduan sartzen eta Iker Salaberriak ere ez digu jokorik onena erakutsi, ezta gutxiago ere, hastepenetan. Jaun eta jabe izan dira Anso eta Aranguren. Jokoan gehiago parte-hartzea erabaki du Salaberriak eta bilduta zeukan besoa luzatzen hasi da Eskiroz ere, partidak egundoko aldaketa izan du. 19 eta 2ko partziala ikusi dugu, eta finalerako txartelaren jabe egin dira bi nafarrak. Arangurenek ez du espero zen jokorik egin. Partida bukatu ostean esan digunez, Zuamaian pilota bat sartu egin omen zitzaion eta gaur babes handiarekin jokatu behar izan du. Bere 16 urtetarako, arerio gogorra eginda dago Iker Salaberria. Jubeniletan ez dauka aurka egingo dion asko.

benat-urretabizkaia
Ez dago batere haserre Beñat Urretabizkaia, finalean bere burua sartuta.

Bigarren partidak faborito jakinak zituen: Errandonea-Erasun. Hala ere, Urretabizkaia-Garmendiak pronostikoa puskatu egin nahi zuten eta baita lortu ere. Oro har, nahiko parekatua gertatu da partida. 17-15 egon dira aurreraturik Errandonea-Erasun. Hurrengo susperraldia izan da erabakiorra: 16tik 21era joan dira Urretabizkaia-Garmendia. Zirt-zart egin nahi izan du Urretabizkaiak bere sakearekin, eta zer egingo eta falta! Sake bat sartu dio Errandoneak Garmendiari: 19-21. Hurrengoak ordea Ikaztegieta-Beasain bidea hartu. Meritu handiko garaipena. “Opari bat niretzat” esan digu Beñat Garmendia gazteak (19 urte, Beasain) partida amaitu denean.benat-garmendia

Igande goizean, finalen atariko, PERU LABAKA-ERRANDONEA lau t´erdian

Gaur arratsaldeak argitu digu nor izango den igande goizean Peru Labakaren arerio: Ander Errandonea. Goizeko 11etan hasiko da jaialdia eta aurrelari hauen arteko partiduak egingo du atarikotzat.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *