Pilotazaleak arratsalde hobea espero zuen

Peio Etxeberria
Peio Etxeberria sakea egitera.

Motiboak bazituen pilotazaleak jaialdi ederra espero izateko. Txapelketa gero eta aurrerago doa, harmailetan aurtengo sarrerarik hoberena geneukan, sona handiko pilotariak genituen burrukatzeko, baina…Itxaropenari ateak berehala itxi zaizkio, hasiera beretik.

Aurreneko partidan Peio Etxeberriak eta Andoni Gaskuek didau batean hartu dituzte mendean Ioritz Egiguren eta Iñigo Bikuña, auzokoa. Markagailua dago esaten zenbaterainoko nagusitasuna erakutsi duten nafarrek: 22-9. Gehiago espero genuen gipuzkoarrengandik. Hobeto jokatu beharko dute finalerdietako partidetan ametsak zapuztea nahi ez badute. Hogeita iru minutuan gertatu da guzti-guztia, hasi eta buka.

Ezpal berekoa gertatu da bigarren partida ere. Markagailuak ez du inor engainatzen: 22-11. Zerbait luzeagoa partida hau ez gauza handirik: 27 minutuan joan da. Hasiera-hasieratik joan dira markagailuan oso aurretik gipuzkoarrak, nahiz eta “oparitxo” zenbait egin. Zenbait ez, askotxo izan dira hutsak. Inor azpimarratzekotan Beñat Garmendia egingo genuke, eta honi berari ere partida serioagoak ikusi izan dizkiogu Antiguan.

Sarrera, bikaina. Antzeman da jendea opor giroan murgildu dela abuztuan sartzearekin. Alde askotako jendea ikusi ahal izan dugu, “betikoak” eta “udatiarrak”. Ez dira gaur konforme etxeratu, ikusitako jokoa makaltxoa iza baita. Ea hurrengoak…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *