Peio Etxeberria-Aizpuru eta Peru Labaka-Olaizola, finalerdietan

Jubeniletan: Peio Etxeberria-Aizpuruk 22 Iriarte-Gaskuek 8

Nagusietan: Peru Labaka-Olaizolak 22 Eneko Labaka-Martinezek 20

 Pilotalekua gainezka.

 

Finalerdietako sailkatu dira Aizpuru eta Peio Etxeberria.
Finalerdietako sailkatu dira Aizpuru eta Peio Etxeberria.

Oso partida desberdinak izan dira Antiguan ikusitakoak. Jubeniletan ez da zalantza izpirik izan lehendabiziko tantoetatik aurrera. Oso bikote polita osatu dute Etxeberriak eta Aizpuruk. Beste muturrean, galtzaileak.  Ez dute inoiz erakutsi partiduari gerri-gerritik heltzeko gauza zirenik. Gutxi egin eta aise galdu. Markagailuak esaten duenak argi eta garbi adierazten du gertatu dena.

Jon Olaizolak, bere lesioa gainditu eta, finalerdietan jokatuko du
Jon Olaizolak, bere lesioa gainditu eta, finalerdietan jokatuko du

Aurrenekoari falta izan zaizkion gatza eta piperra bigarrenak eskaini ditu galanki. Aurreneko hamar-hamabi tantoetan urak oso berdin mugitu dira. Gero etorri da  Eneko Labaka eta Iñigo Martinezen susperraldia. Partidua eraman behar zutela pentsatu du pilotazale askok. Motiboz. Hona hemen markagiluak erakutsi dizkigun gorabeherak: 10-9, 14-10,  14-17, 16-20 eta azkenean 22-20.  Berrogeita bi minutu iraun du partidak. Peru Labaka izan da zirt-zart egin nahi izan duena, eta ondo atera zaio hartutako bidea. Olaizolak egoki lagundu dio. Eneko Labakak eta Iñigo Martinzek ere joko ona egin dute, eta ibaiaren bestekaldera ailegatu eta ur-ertzean ito dira, penaren penaz, azken unean.

Biharko partidak

  • Jubeniletan: Anso-Aranguren,  Alberdi-Mariezkurrenaren aurka.
  • Nagusietan: Urretabizkaia-Garmedia,  Larrañaga-Arratibelen aurka.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *