Maite eta Olatz Ruiz de Larramendik, Egiguren- Apezetxeak eta Zubizarreta-Sarasak finala jokatzeko txartela eskuratu

 

Maite eta Olatz Ruiz de Larramendi

Maite eta Olatz Ruiz de Larramendi izeba-ilobek merezimendu guztiak egin zituzten finalean egoteko Olatz Arrizabalaga-Alba Martinezen aurka jokatutako partidan: 18-11. Bi izan ziren nabarmenki besteen gainetik jardundakoak: Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga. Gernikako da Arrizabalaga, eta oso pilotaria dela erakutsi zuen. Martinezek laguntza  gehixeago eman izan balio, askoz estuagoa izango zen partida.

Aurtengo txapelketan jokatu den partidarik gogorrena Egiguren-Apezetxeak Murua-Elizegiren aurka lehiatu zutena. “Txalometroa” erabili izan balitz txapelketan zehar, esku-zarta gehien entzundakoa partida hauxe izango zen. Jendea gozatzen egon da uneoro, maila ere bikaina eskaini dute eta lau pilotariek. Nahiz eta galdu Elizegi asteasuarrak partidu bete-betea jokatu du, oso serioa. Murua ere mailan handian jardun da, baina tanto sorta galdu…eta azkenekoa ere bai, txapa-behera joan zaion hile do biziko pilotarekin. Egigurenek partidua oso aldapatsu jarri ziola ikusi duenean, zirt-zart egiten hasi eta hogeita bira ailegatzea lortu du Apezetxearekin. Goizuetako atzelariak maila polita erakutsi du tanto askotan.

Zubizarreta-Sarasak hiru partida jokatu eta hirurak irabazi dituzte nagusien mailan. Finalean izango dira. Kanpoan geratutakoak Jon Alberdi eta Garmendia izan dira. Saiatu dira jokatzen, 18 tanto egitera ailegatu dira, baina…garaipena lortzeko modurik ez: 22-18, azken markagailua.

Beraz, Promesen mailako finala Mata-Ibarloza eta Egiguren-Apezetxearen artekoa izango da. Finalean daude Zubizarreta-Sarasa ere. Emakumezkoetan Maite-Olatz Ruiz de Larramendi. Gainerakoak asteazken honetan erabakiko dira. Eneko Labaka-Bikuña ikusten ditu zenbaitek finalean. Horretarako ikusi egin behar zer egiten duten Zubiria-Uriondoren aurka.

Jendea gainezka asteartean,  Alberdiri ezker eskuko behatz bat atera eta berak berehala sartu, Mendiola epaileak bere azken partida Antiguako pilotalekuan. Murua negarrez, penaren penaz… Bikaina arratsaldea.

Muruaren frustrazio igandeko finaletik kanpo geratzean

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *