Larrazabal, aintzat hartzeko pilotaria

Iker Larrazabal

Antiguara hurbiltzen den pilotazale asko jokalari berriak ikusteko irrikaz etortzen da, edota joan den urtetik hona gazte batek egin dituen aurrerapenak ikustera.  Azken hauen artean leudeke De la Fuente, Unai Alberdi…eta baita ere Larrazabal gaztea. 17 urte bete berriak ditu Amurriokoak, eta lehen aldia da Antiguan jokatzen duela. Eta pilotazale askoren iritzia jaso ondoren, zera esatera gatoz: “Zaintzen badute, pilotari-ezpal ona dago hemen”.

Oso gaztea den arren, pilota bizi ateratzen da bere bi eskuetatik, ezkerretik zein eskuinetik. Eta bolea garbi eta indartsua ikusi nahi duenak jo beza Larrazabal programatzen duten pilotalekuren batera. Guzti guztiak ez zaizkio irteten berak nahi bezala, baina partiduero ikusiko diozu bolea bat baino gehiago; bikainak gainera. Eta sarritan pilotazalea txaloka hasten zaio, jokaldiaren ederraz jabeturik.

Dena den, zenbait garaitan, zenbat jokalditan tenple pittin bat gehiago ongi letorkioke Amurriokoari; sosegu pixka-bat gehiago. Antiguako txapelketan larregi kosta izan zaio hogeita bira hurbiltzea. Horregatik diogu, begiratu beharreko pilotaria dela, ongi zaindu beharrekoa.

Ondobidean, hurrengo urteetan ere Antiguan ikusteko esperantza ez dugu galdu, baldin eta bere progresioa batere itxurazkoa baldin bada.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *