Julen Egiguren-Apezetzea eta Zubizarreta -Sarasa, puntu baliosoen jabe

 

Pilotalekuan gertatu denari buruzko zalantza guztiak markagailuak uxarazten dizkigu. Lehenbiziko partidan Egiguren-Apezetzeak 22, Elola-Barturenek 11. Bigarregoan, Zubizarreta-Sarasak 22 Zubiria-Uriondok 12. Oso antzeko kontakizuna egin daiteke bi partiduen gainean. Hogeita bira iritsi diren bi bikoteek hasiera-hasieratik erakutsi dute euren nagusitasuna.

Bai, Julen Egiguren eta Antton Apezetxeak  hasi orduko sartu diote direkta partidari, eta berehalaxe aurreratu dira markagailuan. Gure ondoan zegoen ikusle baten iragarpena: −Apustu egingo nuke Egiguren-Apezetxea finalean baietz egon, eta estutzen banauzu, txapela ere ez dute oso urruti izango. Egingo nuke apustu…

Bai, gaur erakutsi duten irmotasunarekin jokatzen badute hurrengoa, nekez geratuko dira finaletik kanpo. Gaur gainera, beste faktore bat ere izan da: Antton Apezetxeari ihes egindako pilota batek belarri atzean eman dio bete betean Elolari. Kolpe latza izan da. Minutu dezente behar izan du bere onera etortzeko. Une batez partida bertan behera utzi beharko zuela ere pentsatu dugu, baina ez zegoen puntua galtzeko asmoarekin Bidaniako aurrelaria. Oso zaila zeukan amets hori betetzea.

Diagnosi berbera egin dezakegu bigarren partidaz ere. Berriketarik ez zuten nahi eta, hasiera hasieran ihes egin dute Zubizarreta-Sarasak. Hauek urrats handia eman dute finalari begira. Serio jokatu dute partidak iraun duen denbora guztian, eta oso opari gutxi egin dute. Buru-belarri murgildu dira partidan eta horrelaxe amaitu ere dute. Kredentzialak erakutsi egin dituzte erakutsi finala jokatzeko eskubidearen alde. Zubiriak tanto politak lortu ditu, baina e dugu uste lehian, konpetitzen, burrukatzen saiatu denik. Partidak irabaziko badira, laneko buzoarekin jokatu behar da…

Euri tanta batzuk aldian behin. Sarrera bikaina, eta pilotazale on batek zioenez, “pilota giro aparta zagok gaur”.

Azken oharra. Biharko bigarren partidan Jon Alberdi azpeitiarra jokatzekoa zen, baina astelehenean Zumaian jokatutako partida ezkerra porru eginda amaitu omen zuen. Bere ordez joan zen urtean ibilitako batek jokatuko du: Elizalde nafarrak.

Elola

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *