INOIZ GERTATU OTE DA ANTZEKORIK?

Iñaxio Errandonea (Aspe), Salaverri profesionala gaur egun, Zubizarreta ataundarra profesional izatea deitua, eta Rafa Etxeberria (Asegarce), iazko final egunean.

Maiatzaren 27an jokatu zuen Donibane Garaziko ETCHEGOIN pilotariak lehen partida profesionaletan. Aimar Olaizolaren laguntza onarekin aise irabazi zuen Iñakik partida hori −22/8−, Victor eta Beroizen aurka. Izan bitza horrelako garaipenak Iparraldeko profesional berriak, eta Asegarce enpresarekin jardungo du. Bestalde, Asperekin hasiko dena Adur LASA nafarra da. Honek egun gutxi barru egingo omen du debuta. Honi ere ibilbide on-ona opa diogu maila berrian, nola ez.

Bakoitzak kontuak atera bitza nahi duen bezala: bi pilotari gutxiago afizionatuetan ala bi gehiago profesionaletan? Kontuak kontu, joan den urtean Antiguan parte hartutakoetatik hamar dira prosionaletara igotakoak: SALAVERRI, ERASUN, PEÑA, UGALDE,  ERRANDONEA, MARTINEZ, JOANES BAKAIKOA, URRETABIZKAIA. Guztira, bai, hamar profesional berri.

Aurreko urtean erabaki berbera hartutakoak: AGIRRE, IMAZ, ARTEAGA, ELORDI, DARIO, ERSTARBE, MARTIJA…Guztira, zazpi.

Ez da lan samurra egungo pilotarekin gertatzen dena behar bezala aztertzea. Seinale ona al da horrenbeste pilotari, hain denbora laburrean, profesionaletara igotzea? Hain osasuntsu ote dago bada pilota horrebesteko aukerak eskaintzeko? Urterik hoberenetan ere ez dugu horrelakorik. Aizue, bi urteren buruan hamazazpi pilotari profesional etiketarekin.

Afizionatuen zuhaitzari kimatu ederra eman zaio behintzat. “Sortuko dira berriak” esaten du zenbaitek. Horrenbeste sortuko ote dira ondoko urteetan?

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *