Hiru pilotariren plazaratzea: Egiguren, Zubiria eta Irurita

Bikuña eta Egiguren
Iñigo Bikuña-Ioritz Egiguren bikoteak lehenbiziko partida irabazi egin dute.

Joan den asteko azken partidek bezalako amaiera izan dute astearte honetakoek ere.  Ioritz Egigurenek eta Iñigo Bikuñak nagusitasunez menderatu dituzte Garcia nafarra eta Ruiz errioxarra. Ez da espero bezain ona gertatu partida, hutsak ugari samar izan dira eta. Hala ere, pilotari bat nabarmentzekotan, Egiguren berrobiarra egin behar da. Berak egin eta desegin ditu egitekoak  eta desegitekoak. Bikuñak, aldian aldian, bere eskubi ederra astindu du, baina zenbait pilota aise galdu ditu. 22-11 bukatu da partida.

Ez genituen ezagutzen Zubiria eta Irurita Antiguako pilotalekuan. Pozik utzi dituzte ikusleak. Ustekabeko ederra izan da zinez. Artista da oso aurrelaria, eta Iruritak min handia egiten du eskuinarekin. 22-12 bukatu da partida, baina markagailu hori ez da agian pilotalekuan ikusi denaren ispilu zintzoa. Peru Labakak bi gantxo bikainak egin ditu, eta jendeak gogotik txalotu. Baina, galdu ere inoiz baino gehiago egin du. Iaz baino maila apalagoan ikusi da Beñat Garmendia.

Erauntsia izan behar ote geneuen iruditu zaigu une batez, baina bi trumoi antzu jo eta ihes egin digu arriskuak. Giro aparta gaur ere.

Bikuña, Garcia eta Ruiz
Giro atseginean egiten dira azken prestaketak: Bikuña, Garcia eta Ruiz errioxarra aldagelan.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *