Hamar apunte, presaka txirikordatuak

 

Emaitzak

Mata-Ibarlozak 22 Egiguren-Apezetxeak 13

Zubizarreta-Sarasak 22 Eneko Labaka-Bikuñak 15

1-.Pilotazalea joko ona ikusi eta txalotzeko gogo biziz iritsi da frontoira. Elitekoen partidarekin asebeteago geratu da Promesek jokatu dutenarekin dutenarekin baino.

2-.  Ez da aldiro tantoa egitera joaten diren pilotarien artean sartu behar Mata. Ez, tantoa lantzen dakiena da eta mina egiteko garaia heldu dela ikusten duenean bakarrik joan ohi da erremate bila. Heldutasuna eskaintzen du beti pilotalekuan. Orain arte, gainera, laguntza ona eskaini dio Ibarloza bizkaitarrak eta finalean egoteko bidea egin dute.

3-. Julen Egigurenek eta Antton Apezetxeak ez dute espero zitekeen jokorik eskaini. Erantzukizun gehixko? Ez dituzte aukerak guztiak galdu, baina hurrengoan hogeita bira ailegatu beharra daukate derrigorrez.

4-. Zubizarreta-Sarasak finaleko txartela bereganatu dute, merezimendu osoz gainera. Behin ez beste guztietan irabazle gertatu dira. Maila onean ari dira ataundarra zein nafarra. Sarasa asko jokatzen ari da aurten, eta Zubizarretak berme osoa eskaintzen du partiduero. Finalean sartzen direnak direla, maila onean jardun beharko dute Zubizarreta-Sarasa menderatzeko.

5-. Eneko Labakak eta Iñigo Bikuñak partidu oso serioa jokatu dute, baina Albizturko aurrelari argiari bizkar eman dio inspirazioak: −Ezin ikusi tantoa nondik sartu…−aitortu digu aldagelan. Hauek ere ez dituzte aukera guztiak galdu. Proportzioa badute finalean egoteko.

6-. Zubiria-Uriondo, epaile. Bai, Eneko Labaka-Bikuñak eta Jon Alberdi-Beñat Garmendiarentzat oso garrantzi handikoak dira Zubiria-Uriondorekin jokatu behar dituzten partidak.

7-. Pilotalekuan sartzerik ez eta, jendeak etxera itzuli behar izan du zenbait kasutan. Gainezka zegoen zenbaitetan betetzea asko kostatzen den pilotaleku txikia. Gaur, ez. Bete bete egin da.

8-. Euri tanta motel batzuk arratsaldeko 6ak aldera. Gero aterí.

9-. Egunero bezala, zozketa egin da gaur ere INURRIETA CUATROCIENTOS ardo kaxa ikusleen artean banatzeko. Zenbakia: 846. Ostiraleko jaialdia hasi aurretik zenbaki horren jabea azaltzen ez bada, kaxa hori final egunean zozketatuko da berriro.

10-. Bai, ostiral honetan Beñat Garmendia espero dugu Antiguan. Zer moduz ote dago beasaindarra? Erantzuna, ostiral ilunabarrean.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *