Gorabehera askoko arratsaldea: hamalau tanto jarraian, azkazalak odoletan…

 

Lehengo partida bera izan da berezia. Ariztegi Lekarozkoak eta Pablo Cordón Iruñekoak oso bide egokitik eraman dute euren lehengo partida lehenbiziko zatian: 12-8 egon dira aurreraturik. Baina une horretantxe itzali zaizkie argi guztiak; zearo itzali gainera.  Hurrengo hamalau tantoak Agirreamalloa eta Olidenentzat izan baitira. Beraz, 22-12 hogeita bi minutu inguru iraun duen burrukan. Burruka burruka, Cordón ondo ibili den garaian egon da; bigarren zatian erabateko nagusitasuna erakutsi baitute Agirreamalloa on batek eta bere bidera etorri den Olidenek. Badute puntua. Hurrengo partida izango da eurentzat hil ala bizikoa.

Bigarren partida zela eta, ikusmin handia zegoen pilotazaleen artean. Aurreko koadroetan, bi pilotari ikusgarri: Espinal eta Jon Alberdi. Atzean, maila oneko jokalariak: Uriondo bizkaitarra eta Jon Olaizola nafarra. Esperantzak erdia ustel… Ez da saio bete-betea izan, baina jokaldi txalogarri dezente eskaini dute aurrelariek. Ez da inor aurreratu partida irabazteko moduan. Markagailuak zera esaten zuen: Edozeinen alde eror naiteke. Hala ere, Jon Alberdik egindako dejada bat errestatzera joan  eta azkazal bat nahikoa  bihurritu zaio Uriondori. Une batez, erretiratuko zela ere pentsatu dugu, baina jarraitzea erabaki du Markinako pilotariak. Handik aurrera ez da izan hasierako pilotaria; beldur apur batekin jokatu du. Geroxeago Iker Espinal izan da eskuan kolpea hartu duena….Dena den, gauza eder askoak eskaini ditu nafarrak. Jon Alberdi ere maila onean jardun da, tanto bikainak lortu ditu; hala ere, ez du pilotazalea asebetetzeko  saioa eskaini. Dena den, lortu dute Olaizolak eta Alberdik gaurko partidari atera nahi zioten etekina: lehenbiziko puntuaren jabe egitea.

Abuztuaren 1en jokatu beharko du hurrengo partidua Uriondok Antiguon. Ordurako sendatuko ote zaio gaurko matxura? Salaberria-Aizpuru izango ditu arerio.

Espinal
Espinal eta Jon Alberdi

2 comentarios en «Gorabehera askoko arratsaldea: hamalau tanto jarraian, azkazalak odoletan…»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *