Gogortzen ari da Antiguako Txapelketa

Uztailaren 27ko emaitzak:

Jubeniletan:  Exposito-Bikuñak 22 Aizkorbe-Apezetxeak 15

Nagusietan: Apetzetxea-Aizpitartek 22 Santxo-Alduntzinek 20

Beharbada, aurtengo sarrerarik jendetsuena. Betea.

Erlojuak eskaintzen dituen datoei erreparatu besterik ez dago Txapelketako ataka egunetik egunera estuago dagoela pentsatzeko. Lehendabiziko partidak erabakitzeko 37 minutu behar izan ditu. Eta bigarrenak, 45. Hori horrela, orain arteko jaialdirik luzeena izan da asteazken honetakoa.

Exposito-Bikuñak behar zuten puntua lortu

Exposito-Bikuña. gaurko irabazleak.
Exposito-Bikuña. gaurko irabazleak.

Beti aurretik ibili dira markagailuan,baina oso egoera arriskutsuan ipini zaie partida Aizkorbe eta Antton Apezetxea 14-16 inguratu zaizkienean. Edozer gerta zitekeela ikusten zen. Baina, hortxe amore eman dute gazte goizuetarrek. Azkenean markagailuak bikote bakoitza bere postuan errenditu du.

Hil edo biziko partida zuten Expositok eta Bikuñak eta eskatzen zitzaien puntua lortuta etxeratu dira. Partidak dozena erdi bat tanto ederrak eskaini ditu, eta besteak beste, Iñigo Bikuñak lortu duena. Horma-biko dotore batekin bereganatu du 22ra eraman dituen tantoa. Txalo asko jaso ditu donostiarrak.

Expositok joko polita erakutsi zenbait tantotan, baina gehiago joka dezakeela pentsatzen dugu. Erregulartasun pittin bat ondo letorkioke.

Goizuetarrak gazteak dira. Apezetxeak 15 eta sk 16 urte dituzte. Nago datorren urtean ere ikusi behar ditugula Antiguan.

Apezetxea-Aizpitartek arnasa hartu dute

Behar zuten garaiperen jabe egin dira Apezetxea eta Aizpitarte.
Behar zuten garaiperen jabe egin dira Apezetxea eta Aizpitarte.

Lehendabiziko partida galtzetik zetozen. Nahitaez, gaurkoa irabazi egin behar. Eta azkenean, ondo kostata, bete dute lehenbiziko puntuaren ametsa ApezetxeaAizpitartek. Markagailuak ez du atsedenik izan. Hori bai, azkenean irabazle gertatu direnak aurretik ibili dira uneoro:

4-1, 6-2,6-6, 9-6, 9-9, 14-14, 19-19, 21-19, 22-20.

Norbait bereiztekotan, Oier Apezetxea egingo genuke. Ezker airerekin tanto mordoska egin du. Atzean ia beti maila txukunean jardun da Aizpitarte. Asko saiatu da Xabi Santxo, baina ez du izan atzean behar zuen laguntza.

Txalo artean erretiratu dira lau pilotariak. Pilota bat sabaian geratu da; publikoa ez da epaileen erabakiekin bat etorri bi tantotan…

Biharko karteldegia, uztailak 28:

-Jubeniletan: Riol-Zezeaga, Oiarbide-Usandizagaren aurka.

-Nagusietan: Azketa-Arratibel, Aitor Etxebarria-Urizarren aurka.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *