Gaskue K.O. egon… eta txipa aldatu zuenekoa

 

Asteazkenean jokatutako partidan asko sufritu behar izan zuen Larraintzarren jaiotako pilotariak. Asko kosta izan zitzaion partidari buelta ematea, luzaz markagailuan oso atzetik ibili ondoren. Hori horrela, jokatzeko moldez guztiz aldatzea deliberatu zuen une batean, hots, atzean egon zitekeela garaipenaren gakoa. Erabaki eta praktikara eraman. Nola Zabalak ala Gaskuek atzeko kuadroetan ikusi zuten partida irabazteko giltza.

Oraindik orain, apunte batzuk hartu nituen kirolari argiei buruz, eta pilotaren barrutira ekarrita, honelako zerbait esan ahal izango nuke une honetan: “Para el pelotari lo decisivo no es tan solo su forma  jugar la pelota sino la lectura que es capaz de hacer con rapidez y la consiguiente adaptación en el transcurso de un partido. Poseer esa facultad es una de las principales condiciones de las figuras: la capacidad de observar, analizar y enfocar bien los partidos”. Nire iritzirako, Zabala-Gaskue eta De la Fuente-Gamboaren arteko lehiak irakatsitako lehen puntua horixe izan zen. Azkenean, 22 eta 20, Zabala-Gaskueren alde.

Astearteko jaialditik Julen Alberdi-Odriozolak  Larrazabal-Ekain Etxeberriaren kontra egin zuten partida nabarmenduko nuke; 22-21, Eta alboan neukan pilotazale urtetsu batek hau esan zidan gaztelaniaz: “Lo mejor que puede ocurrir en un partido de pelota es que te sorprenda. Si no lo hace, es que ha agotado su mayor cualidad”.  Pilotazalea oso konforme geratu zen  ikusitako jokoarekin.

Ustekabekoa, emozioa, erabakiak azkar eta…gauza gehiago utzi zizkiguten aste honetako partidek. Hurrengoan jokatuko direnei ere alderdi on horiek eskatzen dizkiegu.

De La Fuente-Gamboa eta Zabala-Gaskue

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *