Finalerdietara doa txapelketa

DSC00231 [104452]Joan den asteazken ilunabarreko partidekin argitu ziren kontu guztiak. Orduan erabaki zen nortzuk sartuko diren finalerdietan. Zerrendan daudenek guztiak egin dituzte fase honetara ailegatzeko. Badira jubeniletan izen handiko pilotariak: Zubizarreta, Salaberria, Aranguren… Gauza berbera gertatzen da nagusietan: Erasun, Santxo, Errandonea, Peru Labaka… Maila bikaineko finalerdiak espero dira.

Galtzaileez berehala ahaztu ohi gara. Antolakuntzaz arduratzen den taldeak eskerrik beroenak eman nahi dizkie guztie, parte-hartu duten guztiei, nahiz aurrera egiterik ez izan. Bati baino gehiagori azken orduan dei egin zitzaien norbaitek huts egin zigulako. Laguntza hori eman digutenei batez ere luzatu nahi diegu esker ona.

Pilotarien jatorriari erreparatuz gero, banaketa hau da:

-Gipuzkoatik 8

-Nafarroatik 7

-Errioxatik 1

Aurreko urteetan finalera iritsitakoak askotxo dira: Xabi Santxo, Iker Salaberria, Aitor Aranguren, Ander Errandonea eta Jon Erasun. Hauek behintzat bai, eta litekeena da Peru Labaka ere parte-hartutakoa izatea. Ez nago ziur.

Abuztuak 23, asteartea

-Jubeniletan, Zubizarreta-Salaverri, Peio Etxeberria-Aizpururen aurka.

-Nagusietan, Santxo-Alduntzin, Peru Labaka-Olaizolaren aurka.

Abuztuak 24,  Asteazkena

-Jubeniletan, Salaberria-Eskiroz, Anso-Arangurenen aurka.

-Nagusietan, Errandonea-Erasun, Urretabizkaia-Garmendiaren aurka.

Azken jaialdietan bezala, pilotazale asko espero da Antiguan. Garaiz etortzea hobe.

Orain arte bezala, hurrengo partidak ere arratsaldeko 19:00etan hasiko dira. Hori bai, abuztuaren 28ko azken jaialdiari goizeko 11:00etan ekingo diogu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *