Emozioa noiz etorriko zain

Umezurtz gauzka emozioak. Ez dugu bere berririk Antiguako Txapelketan, oraingoz behintzat. Kronika honi ekiteko beste bide bat ere egokia izan zitekeen. Hauxe hain zuzen: Atzoko bidetik ibili dira gaurko partidak ere. Joko apur bat ikusi da, baina oso tantaka. Irabazleen nagusitasuna ez du inork zalantzan ipini, hain izan da begien bistakoa.


Peio Etxeberria-Aizpuruk 22 Alberdi-Mariezkurrenak 3

Peio Etxeberria-Aizpuru jubeniletan irabazleak
Peio Etxeberria-Aizpuru jubeniletan irabazleak

Partidari ekin orduko aurreratu dira Etxeberria-Aizpuru bikotea. Saiatu dira Alberdi eta Mariezkurrena, baina gaur gaurkoz alde handia dago bikote hauen artean. Nahiz eta gogotik saiatu, tantoak beti alde batera erori dira. Dena den, markagailuak erakusten duen aldea ez da pilotalekuan ikusi denaren ispilu zintzo. Asko esatea izango denarren zenbaitentzat, hurrengo fasean ikusiko ditugu ondo bidean Etxeberria eta Aizpuru.

 

Errandonea-Erasunek 22 Urbieta-Adur Lasak 8

Errandonea-Erasun, areriorik gabe Antiguan.
Errandonea-Erasun, areriorik gabe Antiguan.

Gaurko irabazleak faboritoen artean dauzkate zaleek. Modu batera eta bestera ahalegindu da Urbieta asteasuarra Errandonea-Erasunen irmotasuna kolokan jarri nahirik, alferrik ordea. Erasun betikoa da, pilota asko eramanez, eta gaur egun iaz baino biziago irteten zaio eskuetatik gainera. Errandonea ere eroso ibili da. Profesionala izateko irrikaz dagoela ukaezina da. Juxtu-antzean Adur Lasa. Bihurrika bat ere izan du eta oso pilota gutxi gozatu du. Errandonea-Erasun finalean baietz momioa kantatu da Antiguan.

 

La breve crónica de ayer encajaría a la perfección para reflejar lo sucedido en el segundo festival de El Antiguo. La superioridad de las parejas vencedoras ha sido más que notable. Aunque los tantos fueran peloteados, casi siempre han caído por el lado de los vencedores.
En los corrillos, entre los aficionados se pronosticaba que la pareja Errandonea-Erasun ha de estar en la final, salvo sorpresa mayúscula. Y los más lanzados no tienen dudas de que Peio Etxeberria y Aizpuru superarán con holgura esta fase de liguilla.

 

Biharko partiduak:

Uztailaren 14ko jaialdia, arratsaldeko 19:00tan hasita:

Jubeniletan: Antso eta Aranguren, Aurrekoetxea eta Agirreren aurka.

Nagusietan: Eneko Labaka-Martinez, Urretabizkaia-Garmendiaren aurka.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *