EMAKUMEZKOEN TXAPELKETA LEHENDABIZIKOZ ANTIGUAN

Esaten dute, animaliarik handienak ez baino egoera berrietara egokitzen direnak aurrera egiten dute oihanean, nahiz eta txikiak izan. Horrelako zerbait gertatzen da Antiguako Txapelketarekin ere. Aurtengoarekin 69.urtera doa Gipuzkoako txapelketa guztien artean urtetsuena den hau. Arrazoia  begien bistan dago. Besteak beste, aldi berrietara moldatzen jakin duelako.

Bidezidor horretan,2017ko lehiaketak urrats berria emango du garaiak eskatzen duenera egokitzeko. Emakumezkoen txapelketa jokatuko da lehendabizikoz. Batzorde batek aukeratutako lau hoberenak jardungo dira Antiguako pilotalekuan. Banakako txapelketa izango da. Abuztuaren 23 eta 24an jokatuko diren finalerdietan ezagutuko ditugu finalistak.

Finala abuztuaren 27an lehiatuko dute bi hoberenek, eta partidu honekin ekingo zaio azken jaialdiari. Gainera, Euskal Telebistaren bitartez jarraitu ahal izango dute pilotazaleek.

Interes  bizia sortzen ari da Antiguako Torneoari erne zaion kimu berria. Eta antolatzaleek diotenez, ondoko urteetan ere jarraipena izan lezake Txapelketa honek. Aurreneko esperientziak erakutsiko die antolatzaileei gauzak ondo egin dituzten edota zuzenketak eskatzen dituen txapelketa formato honek.

Hauetakorik ikusiko ote dugu Antiguako Txapelketan?

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *