EKAINAREN 27an AURTENGO TXAPELKETAREN AURKEZPENA

Gero eta hurbilago daukagu txapelketa, eta ,urtero bezala, aurkezpena egingo da aurten ere. Ekainaren 27an, arratsaldeko 7etan hasiko da, Antiguako merkatuan. Ohitura duenez, Eneko Goiak, Donostiako Alkateak aurkezpenean parte hartzeko asmoa erakutsi du. Honekin batera, aurtengo xehetasun guztien berri ematea Jesus Mari Rubiok egingo du Antiguako Pilotazaleak elkartearen izenean.

Aurtengo aurkezpenak interes berezia du pilotarientzat eta Elkarteetako arduradunenentzat. Izanez ere, bilera honetan emango baita aditzera 69.Txapelketa nola egin nahi den: pilotarien izenak, bikoteak, egutegia, berritasunak eta abar.

Berritasun hauen artean lehendabizikoz ezarri nahi den arauaz Jesus Mari Rubiok zabalkiro hitz egingo du. Iaz, azken orduko suspentsioen aurrean erabaki bat hartu beharra zegoen eta arazo horretaz hartu diren erabakiak argituko ditu, besteak beste.

Emakumezkoen I. Txapelketa jokatzera doanez, gai hau ere jorratzeko asmoa du Jesus Mari Rubiok.

Bestalde, aldizkariaren aurkezpena ere bilkura horretan egingo da. Inprimategira bidali aurretik egin beharreko azken orraztua ematen ari zaizkio arduradunak une honetan.

Txapelketa on batek, sarrera gisa, aurkezpen duin bat eskatzen du eta ilusioz beterik ari dira arduradunak ekintza hori prestatzen.  Hori horrela, aldez edo moldez txapelketan parte hartzen duten pertsonak elkartu nahi dira: pilotari, delegatu, pilota aukeratzaile, kazetari, etab. Gonbidaturik zaudete.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *