Egiteko zaila pilotari aukeratzailearentzako

errandonea
Errandoneak badaki Antiguan irabaztea zer den.

Aurtengo txapelketan parte hartu behar zutenen aurren-aurreneko zerrenda egin zenean, besteak beste, bi pilotari interesgarri zeudela ikusi genuen; Laso eta Andoni Ugalderen aipamena egiten zen. Zurrumurrua bazebilen agian laster profesionaletara igotzeko egokiera izango zutela eta abar… baina aurreko urteetan ere horrelakoak gertatu dira eta ez genion garrantzi handiegirik eskanini kontuari.

Kasu honetan, ordea, zurrumurruak bete-betean asmatu zuen. Egun gutxiren buruan zabaldu baitzen albistea: bata zein bestea debutatzeko zorian zeudela. Eta pilotazaleak ezagutzen duenez, dagoeneko hasiak dira nafarra zein oiartzuarra profesionalekin neurtzen.

Antiguako Txapelketari begira hautatzaile lana egiten dutenak hasiera batean ez zuten albiste ontzat hartu, baina agudo eman zioten buelta arazoari. Izan ere, primerako pilotariak baitaude izen emanik. Besteak beste, Antiguako torneoa irabazi duten zenbait. Horien artean leudeke Urbieta, Erasun, Martinez, Aranguren, Salaberria, Errandonea… Eta hauekin batera, azken bolada honetan maila onean dabiltzanak: Peña tolosarra, Ikaztegietako Urretabizkaia, Zubizarreta ataundarra… Esan nahi da aurten ere ikuskizun dotoreak eskainiko dizkigula Txapelketak. Hamabost egun geratzen dira aurtengori ekiteko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *