E.Labaka-Bikuñak errebote inguruan heldu dute partida: 22-17

 

Eneko Labaka
Eneko Labakak lehen puntua irabazi du.

Oso larri ibili dira lehen zatian, oso bikote sendo bezala ari baitziren jokoan Ioritz Egiguren eta Astiz aldaztarra. Itxaropenari leihori ideki diote markagailua 16-11 alde izan dutenean. Baina, une horretan   bonbila piztu eta Astizen baratzean ikusi dute partida irabazteko modu bakarra. Hori horrela, Labakak zein Bikuñak Astiz zigortu nahi izan dute, eta baita lortu ere. Defentsa handia erakutsi du atzelari nafarrak, baina ibilian ibilian, amore eman behar izan du. Ideia oso garbiz, irabazleak. Gogotsu, Egiguren, eta Astiz, lanpetua errebote inguruan. Baliotsua Labaka-Bikuñaren puntua.

Promesetan, ia hasieratik nabarmendu da azkenean nagusitu direnen garaipena. Jendeak Carregal-Osa jotzen zituen irabazletzat, baina huts dezente egin dute eta inoiz ez ditu arnasberritu garaipenaren  haizeak. Markagailuak garbiro erakusten du nagusitasuna: Murua-Elizegik 22 Carregal-Osak 10. Bikote irabazleak ez du gehiegi saiatu beharrik izan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *