Bina punturekin Julen Egiguren-Apezetxea eta Zubizarreta-Sarasa

 

Arratsaldea guztiz atsegina gertatu da pilotazalearentzako.  Aurreneko partida Egiguren-Apezetxeak ongi irabazi (22-16), maila onean jardun dira galtzaileak ere: Garregal-Osa. Batez ere, Osak gaur erakutsi du bere maila eta ez aurreko asteko partidan. Partida galduarren, lan asko eman diete Egiguren azpeitiarrari eta Goizuetako Apezetxeari. Eta ikusle batek esan digunez, aurtengo txapelak inork irabaztekotan, gaurko irabazleak izango omen dira. Oso pilotariak dira aurrelaria zein atzelaria, eta heldutasun nabarmena erakusten dute aldioro. Bi jokatu, bi irabazi.

Zubizarreta
Zubizarreta

Garaipen ona lortu dute Iraitz Zubizarreta eta Joseba Sarasak ere; bigarren puntua, beraz, lortu dute. Bakarrarekin jarraitzen dute Eneko Labaka eta Iñigo Bikuñak. Partida gorabehera askokoa gertatu da; aurtengo jokatu direnetan gogorrena gaurko hau izan da, zalantzarik gabe. Lau pilotariek maila beretsuan jokatu dute. Gure ustez, Bikuñak Antiguako pilotalekuan jokatu duen partidarik onena izanda gaurkoa; aurrerapauso handia eman du azken hilabeteotan.

Tanto eder asko eskaini duen partida izan da, bestalde. Eneko Labakak txoko-txokoan bizpairu txalogarriak lortu ditu; Zubizarretak zabalean ere bai beste horrenbeste. Bikuñak bi-pareteko aparta…Pilotazale ugari zen frontoian eta pozik irten dira azken tantoa epaileek Zubizarreta-Sarasaren alde eman dutenean. Iskanbila puntu bat izan da. Epaileen ustez, pilotak ez du txapa ukitu. Labaka-Bikuñak, aldiz, jo duela esaten zuten… Azkenean, behintzat: 22-19, Zubizarreta-Sarasaren alde. Epailearena baita balio duen erabakia.

Sarrera ederra frontoian. Jendea pozik ikusitako jokoarekin. Ez dago gehiago eskatzerik.

Azken oharra: Bihar Jon Olaizolak jokatuko du izena emana zegoen Oier Etxebarriren ordez. Eskuetako minez dabil bizkaitarra.

Antiguako Frontoia

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *