BI JAIALDI BIKAINEN ATARIAN

 

Aurrera doa Txapelketa, eta gero eta partida politagoak eskainiko ditu, zalantzarik gabe. Aurreko astekoek ikusle asko bildu zituzten, eta oraingo honetakoek ere jendea  gogotik erakarriko duten ustean daude antolatzaialeak.Bai, pilotazaleak maite dituen horietako partidak daude Antiguan aste honetarako iragarrita. Programa hauxe da:

  • OSTEGUNEAN, abuztuak 16:

Promesetan: Mata-Ibarloza,  Julen Egiguren-Apezetxearen aurka.

Elitekoan: Zubizarreta- Sarasa, Eneko Labaka-Bikuñaren aurka.

  • OSTIRALEAN, abuztuak 17:

Promesetan: Elola-Barturen, Murua-Elizegiren aurka

Elitekoan: Zubiria-Uriondo, Jon Alberdi-Olaizolaren aurka.

Antton Apezetxea eta Julen Egiguren

Ikusmin handia sortu duen jaialdia da ostegunekoa. Asko izan dira hori aitortu digutenak. Promesen mailan dabiltzan pilotarien artean mutur muturrekoak dira Mata eta Julen Egiguren, Julen Egiguren eta Mata. Azpeitiarrak galdu zuen azken partida apirilekoa da. Matak galdu duen azken partida, berriz, Julen Egigurenen aurka jokatutakoa da. Beraz, bien arteko burrukaren interesa begien bistan dago eta ukaezina da.

Bestalde, Iñigo Bikuña eta Sarasa  berriro ikusteko gogo bizia dago Antiguan. Egundoko maila erakutsi du orain arte jokatu dituen partidetan. Zenbaiten ustez, Sarasa eta donostiarra izan dira aurtengo atzelaririk onenak.  Zubizarreta eta Eneko Labakaren arteko lehia ere dotorea izan daiteke aurreko kuadroetan. Beraz, ez dago partida ederrago bat eratzerik. Mokadu goxoa pilotazale on denarentzat.

 Hori horrela, pilotazale asko bilduko da Promesetakoa zein Elitekoena ikustera ostegun honetan. Joan den asteko marka zera izan zen: 306 sarrera saldu ziren. Marka hori onduko ote da ostegun honetan? Baietz pentsa litekeke…Osagarriak partidak baditu horretarako. Sarrera handia espero denez, garaiz ibiltzen denak jarlekua izango du; berantiarrentzat, zutik ikusi beharra.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *