Berdintasunik gabeko partidak Txapelketaren hasieran

Azken aldian maiz gertatu den bezala, ez du hasiera egokiena izan Antiguako Txapelketak, eguraldiari dagokionean. Pilotazaleak frontoira abiatu aurretik euria galanki bota du kostaldean. Donostian ere bai. Halaz guztiz, pilotazale kopuru estimagarria bilda da Antiguako aterpera, eta partida politak ikusteko irrikaz beterik gainera. Gauza politak erakutsi dizkigute pilotariek, baina orekarik gabeko partidak izan dira bata zein bestea.

Jubeniletan: Zubizarreta-Salaverri 22 Garcia-Apezetxeak 8

Zubizarreta faboritoen artean dago aurten ere
Zubizarreta faboritoen artean dago aurten ere

Irabazleen nagusitasuna nabarmena izan da, eta Zubizarretak ez du bere burua estutu beharrik izan partida bere alde jartzeko. Horrez gainera, Salaverri errioxarraren laguntza ona izan du. Garciak ez du partidan sartzeko modurik ikusi. Antton Apezetxea gazteak, hamabost urtetan dabil-eta, ez du espero zitekeen jokorik erakutsi. Egokia da pilotan, baina urduri samar ibili da hogei minutu iraun duen partidan.

 

Nagusietan: Peru Labaka-Olaizolak 22 Larrañaga-Arratibelek 10

Peru Labaka lasai, lehen garaipena lortuta.
Peru Labaka lasai, lehen garaipena lortuta.

Aurreko partidan bezala joan dira gauzak. Peru Labaka, aparteko zailtasunik gabe, nagusitu zaio Larrañaga arabarrari. Atzeko kuadroetan ere gauza bera gertatu da: Olaizola eroso ibili da beti, Arratibel erakutsitako defentsa aski ahula izan da eta. Pilota asko galdu. Bi dejada eder lortu ditu zabalean. Jendeak gogotik txalotu du Ataungo atzelaria. Errenta txikia da hori ezer lortu ahal izateko.

Azken orduko albistea

Biharko jaialdian aldaketa bat izango da, bigarren partiduan. Nagusien mailan, Mariezkurrena nafarrak atzera egin du, bere eskuak ez daudela eta behar bezala. Horregatik, biharko bigarren partida honela geratzen da:
Ander Errandonea eta Jon Erasun, gerriko gorriz, Xabi Urbieta eta Adur Lasaren aurka, hauek gerriko urdinez. Beraz, Etxarri-Aranazko atzelariak beteko du Marizkurrenak utzitako hutsartea. Ongi ezaguzten ditu Lasak Antiguako pilotalekuaren bereiztasunak, askotan parte hartua da eta Torneoan.

 

Los partidos se rompieron desde su inicio

            Con tan solo la máquina a medio gas,  Zubizarreta-Salaverri en juveniles y Peru Labaka-Olaizola en mayores se han impuesto con suma facilidad a sus adversarios. En ningún momento han ofrecido acciones de resistencia los perdedores. «Han ganado de calle» era el comentario más  generalizado. García-Apezetxea han estado en todo momento a merced de Zubizarreta-Salaverri. Tampoco Larrañaga-Arratibel han mostrado la solidez necesaria para minar la resistencia de los favoritos. El marcador no ofrece duda alguna sobre la superioridad mostrada por los vencedores.

Cambio de última hora

Efectivamente, ha sido necesario introducir una modificación en el festival de este miércoles, día 13. En el partido de categoría senior, Adur Lasa ocupará la plaza de Mariezkurrena, aquejado estos días de mal manos. En consecuencia, la combinación queda de la siguiente forma:

Ander Errandonea y Jon Erasun, contra Xabi Urbieta y Adur Lasa.

Pese al cambio, el partido ofrece muchos alicientes. Errandonea fue campeón en la categoría juvenil, Erasun-Urbieta conocen lo que es también conquistar los máximos títulos en El Antiguo. Corresponde, por lo tanto, a Lasa ofrecer su candidatura a la txapela de 2016.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *