Bada Larraintzarren pilotari berria

Uztailaren 26ko emaitzak:

Jubeniletan: Anso-Arangurenek 22 Iriarte-Gazkuek 20

Nagusietan: Eneko Labaka-Martinezek 22 Dorronsoro-Legarretak 8

Andoni Gazkue eta Gorka Iriarte, Larraintzar-Azpeitiko pilotari gazteak.
Andoni Gazkue eta Gorka Iriarte, Larraintzar-Azpeitiko pilotari gazteak.

Ez da mutil handia Andoni Gazkue gaur egun pilotalekuetan ikusten diren tantaien ondoan. Txikia esango genuke. Baina, bi esku bikain ditu; bixi-bixi ateratzen zaio pilota eskuetatik; aise ibiltzen da pilotalekuan, eta bere 16 urte gazteentzat oso errendimentu ona eskaini du Antiguan. Pilotari heldua ematen du. Askorentzat bera izan da aurkikuntzarik bikainena.

Aitor Aranguren bide onera etorri nahiean.
Aitor Aranguren bide onera etorri nahiean.

Beste aldean Aitor Aranguren ipini beharko genuke. Hilabete inguru egon da jokatzeko moduan ez zegoela. Eta hori nabarmendu egin zaio partiduan. Oraindik ez dauka konfiantza handiegia lesioa egindako belaunean. Partida gehiago jokatu behar ohiko mailara igotzeko.

Ansok eta Iriartek gauza politak egin dituzte, bainak hutsak ere espero baino gehiago. Markagailuan egon den parekotasuna izan da 45 minutura joan den partiduan azpimarragarriena.

Markagailua: 4-1, 5-5, 9-6, 12-10, 12-12, 12-16, 17-17, 19-17, 19-20, 20-20, 20-22.

Eneko Labakak eta Martinezek lehenbiziko garaipena lortu

Markagailuak, amaieran, partiduko gorabeherak bere puntuan utzi ditu. 22-8 batek ez du zalantza egiteko biderik zabaltzen. Hasieran parekotasun handia eskaini du partidak, baina 8.tantoan apurtu da bere interesa. Hor ego dira pare-parean. Urduri samar ikusi ditugu nola Labaka hala Martinez. Arerioek ustekabean harrapatu izan balituzte bezala. Amurrioko Dorrontsoro-Legarretari hortxe itzali zaie sua. Planto egin dute 8an, eta tanto bakar bat gehiago egin gabe geratu dira, ez dira gauza izan.

Biharko partidak, uztailak 27

Jubeniletan, Aizkorbe eta Antton Apezetxea Goizuetakoak, Usurbilgo Exposito eta Donostiako Bikuñaren aurka.

Nagusietan, Oier Apezetxea eta Eneko Aizpitarte, Santxo eta Alduntzinen aurka.

3 comentarios en «Bada Larraintzarren pilotari berria»

  1. Zergatik pilotarien aurkezpenea ez dezute ezaten bere elkartearen izena, ondo dago jakitea nungoa den, bainan bere udaletxeak ez dio ordaintzen pelotak, fitxa, kamiseta eta abar, bere elkarteak baizik eta uzte DUT protagonismo pixka bat eduki behar dutela zuen txapelketan

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *