Maite eta Olatz Ruiz de Larramendik, Egiguren- Apezetxeak eta Zubizarreta-Sarasak finala jokatzeko txartela eskuratu

 

Maite eta Olatz Ruiz de Larramendi

Maite eta Olatz Ruiz de Larramendi izeba-ilobek merezimendu guztiak egin zituzten finalean egoteko Olatz Arrizabalaga-Alba Martinezen aurka jokatutako partidan: 18-11. Bi izan ziren nabarmenki besteen gainetik jardundakoak: Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga. Gernikako da Arrizabalaga, eta oso pilotaria dela erakutsi zuen. Martinezek laguntza  gehixeago eman izan balio, askoz estuagoa izango zen partida.

Continuar leyendo “Maite eta Olatz Ruiz de Larramendik, Egiguren- Apezetxeak eta Zubizarreta-Sarasak finala jokatzeko txartela eskuratu”

Murua-Elizegi eta Alberdi-Garmendiak atea zirrikatua oraindik ere

Alberdi-Garmendia (Urdin) eta Zubiria-Uriondo (Gorri) gaurko partidan

Ostiral arratsaldeak argi eta garbi eman zuen bere epai bikoitza: promesetan, Murua-Elizegik oraindik aukera badute finala amesteko, nagusietan Alberdi-Garmendiak duten bezalaxe. Datorren asteko partidek emango digute orden azken hitza. Alde horretatik,  Antiguoko Txapelketak ez du interesik galdu.

Continuar leyendo “Murua-Elizegi eta Alberdi-Garmendiak atea zirrikatua oraindik ere”

Hamar apunte, presaka txirikordatuak

 

Emaitzak

Mata-Ibarlozak 22 Egiguren-Apezetxeak 13

Zubizarreta-Sarasak 22 Eneko Labaka-Bikuñak 15

1-.Pilotazalea joko ona ikusi eta txalotzeko gogo biziz iritsi da frontoira. Elitekoen partidarekin asebeteago geratu da Promesek jokatu dutenarekin dutenarekin baino.

2-.  Ez da aldiro tantoa egitera joaten diren pilotarien artean sartu behar Mata. Ez, tantoa lantzen dakiena da eta mina egiteko garaia heldu dela ikusten duenean bakarrik joan ohi da erremate bila. Heldutasuna eskaintzen du beti pilotalekuan. Orain arte, gainera, laguntza ona eskaini dio Ibarloza bizkaitarrak eta finalean egoteko bidea egin dute.

Continuar leyendo “Hamar apunte, presaka txirikordatuak”

BI JAIALDI BIKAINEN ATARIAN

 

Aurrera doa Txapelketa, eta gero eta partida politagoak eskainiko ditu, zalantzarik gabe. Aurreko astekoek ikusle asko bildu zituzten, eta oraingo honetakoek ere jendea  gogotik erakarriko duten ustean daude antolatzaialeak.Bai, pilotazaleak maite dituen horietako partidak daude Antiguan aste honetarako iragarrita. Programa hauxe da:

  • OSTEGUNEAN, abuztuak 16:

Promesetan: Mata-Ibarloza,  Julen Egiguren-Apezetxearen aurka.

Elitekoan: Zubizarreta- Sarasa, Eneko Labaka-Bikuñaren aurka.

Continuar leyendo “BI JAIALDI BIKAINEN ATARIAN”

E. Labaka-Bikuña finalari begirik kendu gabe

 

Partida bat 22-8 amaitzeak  kazetariaren lana asko aritzen du. Dena den, arrazoiren batzuk eman beharrean dago horrenbesteko aldea zertan egonden argitzeko. Ahalegindu gaitezen eginkizun horretan.

E. Labaka-Bikuña

Gaur plazaratu diren bikoteen artean bazegoen eragin handiko faktore bat: irabazteko egarria. Garaipen gosez Labaka eta Bikuña plazaratu dira gaur. Eneko Labakak jakin izan du nondik eta batez ere nola heldu behar zion jokoari, eta ez du amorerik eman  aurren-aurreko sakea atera duen une beretik. Serio jokatu du eta nahiz eta alde handia egon markagailuan, buru-belarri sartuta jardun da partidan. Eta atzean, laguntza izugarria izan du gaurkoan. Iñigo Bikuña maila ikaragarrian aritu da.

Continuar leyendo “E. Labaka-Bikuña finalari begirik kendu gabe”

Julen Egiguren-Apezetzea eta Zubizarreta -Sarasa, puntu baliosoen jabe

 

Pilotalekuan gertatu denari buruzko zalantza guztiak markagailuak uxarazten dizkigu. Lehenbiziko partidan Egiguren-Apezetzeak 22, Elola-Barturenek 11. Bigarregoan, Zubizarreta-Sarasak 22 Zubiria-Uriondok 12. Oso antzeko kontakizuna egin daiteke bi partiduen gainean. Hogeita bira iritsi diren bi bikoteek hasiera-hasieratik erakutsi dute euren nagusitasuna.

Bai, Julen Egiguren eta Antton Apezetxeak  hasi orduko sartu diote direkta partidari, eta berehalaxe aurreratu dira markagailuan. Gure ondoan zegoen ikusle baten iragarpena: −Apustu egingo nuke Egiguren-Apezetxea finalean baietz egon, eta estutzen banauzu, txapela ere ez dute oso urruti izango. Egingo nuke apustu…

Continuar leyendo “Julen Egiguren-Apezetzea eta Zubizarreta -Sarasa, puntu baliosoen jabe”

Hurrengo partidak

 

Joan den ostiraleko partidekin amaiturik eman behar da lehen fasea, eta abuztuaren 7tik aurrera jokatuko direnekin finalerdietakoen sailean sartuko da aurtengo 70. Txapelketa. Asko dira hurrengo asteko partiden berri jakin nahi dutenak (2018ko egutegia). Hauek izango dira astearte-asteazkeneko partidak:

Continuar leyendo “Hurrengo partidak”

Murua-Elizegi eta Zubizarreta-Sarasa, finalerdietara

 

Pilota bi motatako jokoa da. Onena, bikainena emozioa sortarazten duen hura; eskasena, bihotz-taupadarik eragiten ez duena.  Ostegun arratsaldeko jaialdiak pilota jokoaren  alderdi biak eskaini dizkigu. Partida hunkigarria jokatu dute Promesek; Elitekoan ez dugu gauza handirik ikusi, eta apenas txalorik ere izan den.

Continuar leyendo “Murua-Elizegi eta Zubizarreta-Sarasa, finalerdietara”