Aurtengo estreineko partiduaren atarian

Astearte honetan, uztailak 12, arratsaldeko 19:00tan hasita, aurtengo Txapelketari dagokion partida jokatuko da Antiguan.

Jubenilen mailan

Zubizarreta eta Salaverri bikote gipuzkoar-errioxarrak Garcia eta Apezetxea nafarrak izango dituzte aurrez aurre. Iaz oso aurrera joan zen Zubizarreta ataundarra. Garmendiarekin pareja osaturik, gauza eder asko erakutsi zuen Zubizarretak. Finalerdietan amore eman behar izan zuen Arrizabalaga-Urizar bizkaitarren aurka. Markagailu estuagorik ez dago: 22-21. Pena zuen Zubizarretak arratsalde hartan, abuztuaren 25ean. Aurten, ondo bidean, finala jokatzea izango du amets. Ea zer nolako jokoa erakusten duen.

Nagusietan

Arratibel ataundarra eta Peru Labaka.
Arratibel ataundarra eta Peru Labaka.

 Nagusien partida ere interes handikoa da: Peru Labaka eta Olaizola, Larrañaga arabarra eta Arratibel ataundarraren aurka. Antiguako frontoira biltzen direnek badakite zein pilotari dotorea den Peru Labaka eta zein ausarta. Erakustaldi politak eskainitakoa da. Arratibel ataundarraz ere gauza asko espero da. Joan zen urtean Elordirekin jokatu zuen Antiguan. Iaz larri samar ibili zen noski eskuetako minarekin. Ea nola datorren aurten. Ikusteko gogo biziz gaude, eta bere aurrerapenak txalotzeko irrikatzen.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *