Antso-Arangurenek bigarren puntua lortu dute eta Murgiondo-Aizpuruk lehenbizikoa

Enaitz Antso
Enaitz Antso, Oronoz-Mugaireko aurrelaria.

Antsok eta Arangurenek partidua irabazi  (22-18) eta berahala, Julen Alberdi azpeitiarrarekin ari ginen solasean. Jokatu berria zuten partidaz iritzia eskatu eta hori baino iragarpen handiagoa egin zigun: −“Hauetxek dituzue aurtengo txapeldunak”. Hitz horien entzun egin zituen Aranguren agiñarrak eta honen erantzuna: −“Asko geratzen duk horretarako”. Iragarpenarekin asmatu ala ez, faborito nagusiak ez direnik ezin uka. Bikote sendoa osatzen dute maila honetarako, eta eskarmentuz beterikoa. Hasi, egurrean hasi ziren: 12-2. Poliki poliki Alberdi-Etxeberria jokoan sartu eta nahiko estu hartu zituzten une batez, baina garaipena Antso-Arangurenek eraman zuten azkenean.

Koldo Murgiondo
Koldo Murgiondo, Etxarri-Aranazkoa. Antiguan, debuta eta garaipena.

Bigarren partida oraindik estuago izan zen. Murgiondo-Aizpuruk 22 Salaberria-Sanchezek 21. Gorabehera askoko partida, eta oso parekatua hasierako muturretik bukaerara. Aizpuruk maila ona erakutsi zuen, eta Murgiondo heterodosoa  maila txukunean jardun zen. Berea izan zen azken tanto zoragarria. Lehenbiziko puntua lortu dute gaurko garaipenarekin Murgindo-Aizpuruk, eta gure iritzirako zeresanik emango dute oraindik Iker Salaberria eta Jorge Sanchezek.

Jendea gozamen hutsean pasatutako pilota arratsaldearekin. Ikusle kopuru ederra gaur ere.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *