Antso-Aranguren eta Zubiria-Irurita, finalari begira

Enaitz Antso
Enaitz Antsok etxeko lanak egin ditu finalean parte hartzeko.

Antso-Arangurenek 22

Picote-Gaskuek 9

 

 Zubiria-Iruritak 22

Salaberria-Sánchezek 17

Serio eta beltz lan egin behar izan dute nola Zubiriak hala Iruritak bigarren puntuaren jabe egiteko. Oso modu erosoan ekin diote partidari eta aise joan dira 8-2ra; aisegi. Handik aurrera ailegatu zaizkie bide aldapatsuak, ia ustekabean. Zortzigarrenean parekatu ondoan, bederatzigarren tantotik hamalaukora Salaberria eta Sanchez izan dituzte aurretik. Eta bazirudien, gainera, Iruritak aurten erakutsi duen mottelaldirik handienak mendean hartu behar zuela. Ez da, ordea, horrelakorik gertatu. Ardatza eskuetan hartu eta poliki poliki nahi zuten bidean jartzea lortu dute Berrobiko aurrelariak  eta Lantzeko pilotari honek.

Sanchezek pilota batzuk galdu ditu erdialdean, Zubiriaren ere erremangatu da, eta 22ra joan dira gaurko irabazleak. Txalo ugariko partida izan da. Ugari bildu diren ikusleek ere horrelako aukerak behar dituzte esku-zartak jotzeko. Gaur mordoska izan dute. Pozik jaiki da jendea. Erraz ikusten da hori.

Ondobidean, finalean ikusiko ditugu Zubiria eta Irurita. Ez ziren faboritoten artean sartu hasieran txapelketan, baina joko handia egiten dute bien artean. Merituak egin dituzten txapelen bila abiatzeko.

Gauza bera esan daiteke promesen mailakoak eman dituen irabazleez ere. Hauek, Antso-Arangurenek, egundoko ustekabekorik ematen ez bada, abuztuaren 27an final egunean ikusiko ditugu Antiguako plazan, txapela bila. Faboritoak  izan ziren, dira egun eta izango dira egun horretarako. Gaurko partidan 9 tantoan utzi dituzte Picote errioxarra eta Gaskue larraintzardarra. Alde handia egon da, eta partidak hasieran galdu du gatza eta erditik aurrera erabat piperra  ere.

Betekada handia harmailetan. Giro beroa ikusleen artean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *