Antso-Aranguren eta P. Labaka-Garmendiak ongi bideratu dute lehen partida

Antso-Arangurenek 22  Egiguren-Bikuñak 14

P.Labaka-Garmendiak 22  Salaberria-Sanchezek 11

Oraindik hasi besterik ez da egin finalerdietako fasea, baina “kaixo, jaun-andereok” esan dute bikote hauek. Azken markagailuak argiro erakusten du zer gertatu den bi partidetan. Irabazleen nagusitasuna ez dago zalantzan jartzerik.

Nagusietan, oso partida burutsua jokatu dute Peru Labakak eta Beñat Garmendiak. Ez dira “jolastera” etorri, “jokatzera” baizik. Partida hasi orduko ihes egin dute garaipaneren bidean. Une batez bazirudien Salaberria-Sanchezen xuxperraldiak gauzak estutu behar zizkiela, baina ez da horrelakorik gertatu. Garmendia beasaindarrak eraman du jokoaren ardatza. Sasoi onean dago azken bolada honetan. Peru Labaka ez da hain ausart jokatzeko plazaratu, baina lan serioa egin du. Sanchezek partida hoberik jokatu du Antiguan. Salaberriak aukera gutxi izan du, mende samarrean ibili dute eta.

Antso-Arangurenek osatzen dutena bikote borobila da, eta lanak eman behar dituzte aurtengo txapelketan. Gaur Egiguren-Bikuñak ez dute behar beste joko egin eta nahiko aldapa gora jarri zaie txapelketa, baina pilotaren borobila kontuan izanik…auskalo.

Gaurko jaialdiari dagokion beste alderdia jendearen erantzuna da. Pilotazale asko bildu da. Laurehundik gora. Pilota on baten bila joan dira, eta nahiz eta txalotzeko  detaile bakan batzuk izan, ez dute asebeteko zituen partida osorik ikusi.

Antiguako txapelketa 2017
Giro aparta gaurko jaialdian

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *