ANTIGUON HASI DIRA 70. PILOTA TXAPELKETA PRESTATZEN

Zenbaki borobilarekin hasiko da aurtengo txapelketa Antiguon, hirurogeita hamar urte betetzera doa eta. Maila horretara, urte horietara iritsi den txapelketaz gauza asko esan daiteke, eta esan behar lukete batzuek: agintariek, pilotariek, pilotazaleek…Udako egunak joan eta udako egunak etorri, pilota-plaza aparta izan da Antiguokoa. Hori egia berdaderoa dela esateko ez zaio buruari pentsatzen utzi behar, eta ezta ere bihotzari sentitzen. Kuaderno xaharrari begiratu behar zaio,  eta urtez urte Antiguon zenbat pilotari plazaratu den ikustea komeni da.

Egiteko hori geure gain hartu dugu azken egunotan. Zenbaki guztiz zehatza emateko modurik ez dugu egin, baina 4200 pilotari baino gehiago aritu dira 70 urteotan Antiguoko plazan, txapelarekin amets eginez. Bizi direnei pilotari hauei luzatu nahi diegu gure agurra.

Los organizadores del Torneo del Antiguo han emprendido el camino que las va a llevar a la celebración de su 70 edición.  En la última reunión saltó el dato: más de 4200 pelotaris han tomado parte en  la historia del Torneo. Es una cifra digna de tener en consideración. Este año –y van setenta− una cincuentena de jóvenes pelotaris pasará a enriquecer esa relación. Les espera un buen Torneo 2018 en el Antiguo.

70. PILOTA TXAPELKETA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *