ANTIGUAKO TXAPELKETA IKUSGAITASUN BILA: MUNDU ZABALERA STREAMING-EZ HEDATUKO DA

Streaming

Ikusgarritasunik gabeko kirolen geroa zalantzan jar daitekeela aitortzen dute adituek. Hori horrela, aurtengo txapelketa osoa streaming bitartez mundu zabalera hedatzea erabaki dute Antiguako pilotazaleek. Aspaldiko ametsa da hau gure artean aitortzen du Jesus Mari Rubio antolatzaileak. Bere ustez, hauxe izango da mundu guztira zabalduko den lehenbiziko txapelketa. Egunero, youtuben, arratsaldeko 18:55etan hasiko dira emanaldiak. Zalantzarik gabe, hauxe da azken urteotako erronkarik aldapatsuena antolatzaileontzat. Txapelketak antolatzen eskarmentua badugula ongi frogatua daukagu, baina aurten bide berria urratzen hasten gara azpimarratzen du Rubiok.

Datorren uztailaren 2an ekingo zaio aurtengo txapelketari, eta abuztuaren 31an jokatuko dira finalak. Guztira hemeretzi jaialdi eskainiko dizkie txapelketa honek pilotazaleei. Urtero bezala berrogeita hamar pilotarik parte hartuko du, neska eta mutilen artean.

Pilotari gazte askori ongi etorri ohi zaie Antiguako Txapelketan ongi jokatzea. Horrelako zerbait esan daiteke iazko parte-hartzaileei erreparatuz gero: Josu Ezkiroz, Pedro Ruiz, Beñat Garmendia, Jon Alberdi, Eneko Labaka. Esan nahi da, pilotaririk hoberenak ikusteko aukera ematen duela txapelketa honek.

Aurtengoan ere horrelako zerbait gertatuko da. Amateurren mailan izen handiko diren pilotariak plazaratuko dira Antiguan: Zubizarreta, Mariezkurrena, Ioritz Egiguren, Uriondo, Aitor Elizegi, Antton Apezetxea eta abar luze bat.

Nesken III.Txapelketan zortzi pilotari jardungo dira lau terdikoan eta pilota mistoaz: Ruiz de Larramendi, Arrillaga, Garai, Larrarte, Aldai, Romero, Naroa Agirre eta Mendiburu. Hauen kanporaketak abuztuaren 13an hasiko dira.

Bestetik, aurtengo txapelketa osoa streaming bitartez. Gure ustez, hauxe izango da mundu zabalera hedatuko den lehenbiziko txapelketa. Egunero, arratsaldeko 18:55etan hasiko dira emanaldiak.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *