Antiguako Txapelketa berri baten atarian

chillida
Besarkada / El Abrazo. Eduardo Chillida.

Antiguako Pilota txapelketari dagokion 68. edizioa ospatzera goazen honetan, idatzi labur hau besterik ez agur bero bat zureganatzeko. Eta Eduardo Chillidak egin eta alboan doan eskultura bikain horren bitartez luzatu nahi dizut agurra.

Obra eder hau gure auzoan, Loretope deitu behar geniokeen puntuan─hori baita bere jatorrizko deitura─ daukagu. Esanahi aberatsekoa dela iruditu izan zait beti. Adiskidetasuna, laguntza, elkarlankidetza, maitasuna, armonia, naturaltasuna, bihotz-zabaltasuna… eta birtute hauek guztiek txirikordatzen dute Antiguako txapelketaren inguruan elkartzen garen guztion taldea.

Zutabe guztiotaz baliatzen gara gizarteari zerbait eskaintzen diogun antolakuntzetan; gure kasuan, aisia eta denborapasa ikuslearentzako, bere jardunean aritzeko aukera kirolari gazteentzako eta orobat, gure Herriarena den kirol-kulturaren ispilu den honen indartzeko.

Gure agurra laguntzaile zareten guztioi eskultura horren irudiarekin zabaltzen dugu lau haizetara, eta era berean zuen agurra ere itzultzen diguzuela iruditzen zaigu. Gure nahia litzateke elkarri besarkada estu bat emateko aukera izatea gure pilotaleku adintsu eta maitagarrian hurrengo asteotan.

Egun hori datorren bitartean, Loretopen dagoen Chillidaren eskultura bisitatzera animatzen zaituztegu. Bikaina da irudia, bikaina den bezala handik ikus daitekeena, parekorik ez duen Kontxa besteak beste.

Oharra: Chillidaren obrak Besarkada deitura darama katalogoetan.

Unas breves líneas para, a las puertas de la 68ª edición del Torneo de Pelota de El Antiguo, enviarte un cordial saludo. Y lo quiero hacer aprovechando la magnífica escultura de Eduardo Chillida que apreciarás en la fotografía de al lado.

Esta bella obra, que se haya ubicada en Loretope (verdadera denominación del lugar), a mí me evoca valores como amistad, ayuda, colaboración, afecto, armonía, naturalidad, cordialidad… Valores que interactúan entre todos los que formamos parte de la gran familia pilotazale que se mueve en torno al Torneo de Pelota antiguotarra.

De todos esos valores se disfruta cuando uno se embarca en actividades que aportan algo a la sociedad; en nuestro caso, ocio y diversión para el espectador, oportunidad de actuar para el deportista y mantenimiento de una manifestación cultural de nuestro Pueblo.

Al simbolizar nuestro saludo a nuestros numerosos colaboradores con esta escultura, nos sentimos, a su vez, saludados por todos vosotros. Solamente esperamos poder hacerlo personalmente y dentro de poco, en nuestro querido y vetusto frontón.

Mientras llega esa fecha, os animamos a acercaros a Loretope a admirar toda la belleza que, desde ese entrañable rincón, puede admirarse: la obra de Chillida y ese incomparable marco de La Concha donostiarra.

Nota: La obra de Chillida lleva por título El Abrazo en las catalogaciones.

Jesús Mari Rubio Raymond

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *