Aitor Arangunek lehendabiziko partida Antiguan aurten

Uztailaran 14an zuen berez estreineko partida, baina lesioa eginda zegoen eta jokatzeko gauza ez zela adierazi zien antolatzaileei. Bere postuan Murua arrasatearrak jardun zuen, eta oso modu duinean gainera. Antza denez, Aranguren aginarrak ahaztu du bere lesioa eta jokatzeko moduan dago. Ez da albiste txarra pilotazaleentzat.

Enaitz Ansoren laguntza izango du Aitor Arangurenek aurreko kuadroetan.
Enaitz Ansoren laguntza izango du Aitor Arangurenek aurreko kuadroetan.

Zalantzarik gabe, Aitor da aurtengo txapelketan oilarretako bat. Iaz txapeldun izatera ailegatu zen, eta aurten ere finalean ikustea espero dute ikusleek. Anso nafarrara ere sasoiko dabil azken boladan, eta aurkariek asko jokatu beharko dute bikote hau menderatzeko.

Hori izango da astearte honetan, uztailak 26 egun, Iriartek eta Gazkuek buruan izango duten helburua, baina joko handia egin beharko dute Anso-Arangureni nagusitzeko. Azpeitiarra ez da amore aise ematen duen horietakoa, baina asko sufritu beharko du astearte honetan.

Bigarren partiduan, nagusien sailean

  Hil edo biziko partida daukate astearte honetan Eneko Labaka eta Iñigo Martinezek. Izan edo ez izan...

Hil edo biziko partida daukate astearte honetan Eneko Labaka eta Iñigo Martinezek. Izan edo ez izan…

Eneko Labaka eta Martinez, Prado eta Legarretaren aurka. Labaka-Aizpitartek galdu egin zuten aurreneko partida, eta astearteko hau irabaztea ezinbestekoa gertatzen zaie.

Aste honetako partidak

  • Asteazkena, uztailak 27:

Jubeniletan, Garcia –Apezetxea, Exposito-Bikuñaren aurka.

Nagusietan, Apezetxea-Aizpitarte, Santxo-Alduntzinen aurka.

  • Ostegunean, uztailak 28:

Jubeniletan, Riol-Zezeaga, Oiarbide-Usandizagaren aurka.

Nagusietan, Azketa-Arratibel, Aitor Etxebarria-Lizeagaren aurka.

Bistan dagoenez, txapelketa ur bizietan, ur sakonetan sartu da. Igerian egoki egiteko gauza denak burua salbo ikusi dezake oraindik. Besteak ondoratu egingo zaizkigu. Aste honetako partiduek erabakiko dute hori.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *