La 68. edición del Torneo de El Antiguo se presentará el 4 de julio

P1060666 [18888]El lunes 4 de julio a las 19:00 horas se presentará la 68. edición del Torneo de El Antiguo en el Antiguo Mercado del barrio.

Intervendrán Jesús Mari Rubio, presidente de la asociación Antiguako Pilotazaleok; Aitziber San Román, concejal delegada de Acción Social del Ayuntamiento de Donostia; Juan Mari Arteaga de quien depende la selección de material y Ricardo Postigo, en representación de OGIBERRI.

Continuar leyendo “La 68. edición del Torneo de El Antiguo se presentará el 4 de julio”

Antiguako Txapelketa berri baten atarian

chillida
Besarkada / El Abrazo. Eduardo Chillida.

Antiguako Pilota txapelketari dagokion 68. edizioa ospatzera goazen honetan, idatzi labur hau besterik ez agur bero bat zureganatzeko. Eta Eduardo Chillidak egin eta alboan doan eskultura bikain horren bitartez luzatu nahi dizut agurra.

Obra eder hau gure auzoan, Loretope deitu behar geniokeen puntuan─hori baita bere jatorrizko deitura─ daukagu. Esanahi aberatsekoa dela iruditu izan zait beti. Adiskidetasuna, laguntza, elkarlankidetza, maitasuna, armonia, naturaltasuna, bihotz-zabaltasuna… eta birtute hauek guztiek txirikordatzen dute Antiguako txapelketaren inguruan elkartzen garen guztion taldea.

Continuar leyendo “Antiguako Txapelketa berri baten atarian”

Egiteko zaila pilotari aukeratzailearentzako

errandonea
Errandoneak badaki Antiguan irabaztea zer den.

Aurtengo txapelketan parte hartu behar zutenen aurren-aurreneko zerrenda egin zenean, besteak beste, bi pilotari interesgarri zeudela ikusi genuen; Laso eta Andoni Ugalderen aipamena egiten zen. Zurrumurrua bazebilen agian laster profesionaletara igotzeko egokiera izango zutela eta abar… baina aurreko urteetan ere horrelakoak gertatu dira eta ez genion garrantzi handiegirik eskanini kontuari.

Continuar leyendo “Egiteko zaila pilotari aukeratzailearentzako”

Azpeitia, bide onean

murgiondo-moztuta
Murgiondo iaz finalean sartu zen

Igande honetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Hernaniko pilotalekuan Berria torneoari dagozkion azken partidak jokatuko dira. Doneztebeko Erreka eta Azpeitiko Ilunpe elkarteetako pilotariak neurtuko dira txapelak etxeratu nahirik. Inoiz ez dute Berria lehiaketa irabazi eta interes handia dago alde bietatik dinamika hori puskatzeko. Ea noranzko bidea hartzen duten txapelek.

Continuar leyendo “Azpeitia, bide onean”

Marka berria aldi baterako

julen-martijaJoan den urteko aldizkariari erreparatzen badiogu, Antiguako Txapelketan jardundako zazpi pilotari profesional bihurtu direla jabetuko gara. Jubenil mailan jardundako bat ere jauzi egitera ausartu da. Bai, Julen Martija nafarraz ari gara. Iaz, Etxeberria aurreko kuadroetan zuela, jubenilen sailean parte hartu zuen. Orain Aspe enpresak antolatzen dituen jaialdietan dabil.

Continuar leyendo “Marka berria aldi baterako”

Uztailaren 12an hasiko da 68. Antiguako Pilota Txapelketa

DSC01389 [18912]

Aurtengo txapelketaren egutegia erabakita dago. Hona hemen:

  • Uztailean: 12, 13, 14, 19, 20, 21, 26, 27 eta 28.
  • Abuztuan: 2, 3, 4, 9, 10, 16, 17, 23, eta 24.
  • Finala: Abuztuaren 28an

Guztira 19 jaialdi izango ditu aurtengoa; beraz, 38 partida jokatuko dira. Finaleko jaialdia ez beste guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, eta azken urteotan bezala bi partida izango ditu jaialdi bakoitzak: jubenilak eta nagusiak. Hori horrela, 48 pilotariren parte-hartzea izango du txapelketak.

Continuar leyendo “Uztailaren 12an hasiko da 68. Antiguako Pilota Txapelketa”

Ongi etorriak!

4-1. Amezketarra askoren ametsa izan da horrela plazaratzea.

Aurtengo Antiguako Pilota Txapelketaren historian sartuko da lerro hauekin hasten dugun bidea. Bai, dagoneko blog eta webgune asko dago pilotaren eremuan lanean ari dena. Guztietan gazteena gure hau izango da: antiguakopilotazaleok.eus deiturarekin plazartzen duguna. Jakin badakigu lan gehixeago eskatuko digula, baina egiteko hori bizkarrean hartu eta aurrera eramateko asmoz gatoz.

Continuar leyendo “Ongi etorriak!”